Kataroen azken dantzaldia

1244ean erre zituzten Montsegurreko kataroak. Irudia: Juanma Gallego

1244ean erre zituzten Montsegurreko kataroak. Irudia: Juanma Gallego

Camp dels cremats. Izenak ez du ezer onik igartzen. Eta bai, kasu honetan ere lekuaren izenak badu bere zergatia. Hemen erre zituzten Montsegurreko gazteluan aterpetuta zeuden azken kataroak. Dantzan sartu omen ziren sutara, kronikei kasu egiten badiegu.

Arrazoi erlijiosoak zirela eta kristauek beste kristauen aurka egindako lehen gerraren biktimak izan ziren. Erromak ez zuen begi onez ikusten Frantziako hegoaldean indarra hartzen ari zen kataroen herejia eta horien aurka oldartu zuen Frantziako erregea. Frantziaren batasuna oso ahula zen garai horretan eta Parisen zegoen Felipe II.ak hegoaldeko lurraldeen gaineko kontrola eskuratu nahi zuen. Botere erlijiosoak zein politikoak arrazoi onak zituzten beraz Languedoc-eko eskualdean ziren kataroen kontra gurutzada martxan jartzeko.

Montsegurreko Gaztelua. Irudia: Juanma Gallego

Montsegurreko Gaztelua. Irudia: Juanma Gallego

Lurralde horietako nobleak Aragoiko Pedrorengana joan ziren laguntza eske, baina Muret hiritik gertu 1213an izandako batailan Pedroren armada galtzaile atera zen eta errege bera ere hil zen. Hegoaldeko aliatuen laguntza galduta, kataroek haien salbaziorako azken aukera galdu zuten.

Zenbait hamarkadez erresistentzia egon bazen zen ere, mundu kataroaren gainbehera saihestezina zen. Montsegurreko gaztelua izan zen azken gotorlekuetako bat. Setio gogor eta luze baten ondoren, 1244ean Montsegur erori zen. Katarismoari uko egin eta katolizismoaren ortodoxiari bueltatzeko aukera eman bazieten ere, berrehun kataro inguruk haien fedeari estuki lotuta jarraitzea erabaki zuten. Sutean erahilak izan baziren ere, Camp dels Cremats izeneko landan azken kataro hauen oroimena mantentzen da gaur egun.

Camp del Cremats. Irudia: Juanma Gallego

Camp dels Cremats. Irudia: Juanma Gallego

2 thoughts on “Kataroen azken dantzaldia

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Confianza online