Hazien altxorra heriotzaraino defendatuz

Nikolai Vavilov. Irudia: Library of Congress / Juanma Gallego

Nikolai Vavilov. Irudia: Library of Congress / Juanma Gallego

Munduko gosearekin bukatu nahi zuen behin betirako, baina hala ere gosez hil zen Sobiet Batasuneko ziega ilun batean. Historiaren paradoxa maltzurrak dira. Gobernuarekin lana egina bazuen ere, estalinismoaren garaian bere patuak bestelako bidea hartu zuen. Purga baten biktima izan zen, berak sutsuki defendatzen zuen genetika ‘zientzia burgesa’ omen zelako Stalinen inguruan biltzen ziren zenbait psikopaten ustean.

Hil baino lehen egindako lana, hala ere, itzela izen zen. Nikolai Vavilov zientzialari errusiarrak bost kontinenteetan zehar bidaia ugari egin zuen mundu osoko haziak bildu eta ikertzeko. 200.000 haziez osatutako bilduma erraldoia lortu zuen horrela. Espezierik onenak lortuz gero, errazagoa izango zen gosearen gosez zegoen populazio bat elikatzea.

Bigarren Mundu Gerran alemanak Vaviloven bilduma lortzen saiatu ziren. Bilduma horretarako zati batzuk nazien eskuetan erori ziren, baina bilduma nagusiena, Leningradon gordetzen zena, heriotzeraino defendatu zuten Vaviloven kolaboratzaileek. Hainbat zientzialari gosez hil ziren Leningradoko setioan, metro gutxira arroza, garia eta bestelako haziak eskura izan arren. Baina hazi horiek ukiezinak ziren zientzia zein gainontzeko herritarrekin konprometituak zeuden heroi horientzat. Bilduma kosta ahala kosta mantendu defendatu behar zen.

Estalinismoaren ametsgaiztoa bukatu zenean sobietarrek Vaviloven oroimena eta izen ona berreskuratu zituzten. Gaur egun bere izena daraman institutuak Vavilovek zabaldutako bidean aurrera egiten jarraitzen du.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Confianza online