Djehuty, zuzenean Egipto bertatik

Ikaslearen oholtxoa. Irudia: Djehuty proiektua

2002. urtean hasi zenetik, Djehuty proiektuko arkeologoek haien eguneroko indusketen berri ematen dute zuzenean. 2013ko kanpainia hasi berri den honetan otordura ez dira falta izan eta interesatuek haien egunkaria jarraitu dezakete interneten.

Proiektuari izena ematen dion Djehuty Hatsetsup erreginaren garaian (XVIII. dinastia, kristo aurreko 1550-1295 urteren artean, gutxigorabehera) Ogasun ministroa izan zen, eta baita artisauen inspektorea. Berea zen, besteak beste, Punt-eko Herrialdetik ekartzen ziren merkantzien kontrola egiteko ardura.

Ikaslearen oholtxoa izenez ezagutzen den pieza da ekipoak urte hauetan egindako aurkikuntza garrantzitsuenetakoa. Hasiera batean ez dirudi oso espektakularra, baina egiptoar artearen historian parekorik ez dauka. Izan ere, faraoi baten irudia aurrez aurre aurkezten da, eta ez profilez, zibilizazio horretako artearen ohiturei jarraituz. Horregatik, Luxorreko museoan dago ikusgai. Iqer gerlariaren sarkofagoa ere aparteko aurkikuntza izan zen, nubiar gudari bat bost geziekin hilobiratuta.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Confianza online