laranja

Idazle hura hil zen, eskuan laranja bat zuela.

Bat bateko kontua izan zen, inork, ezta berak ere, espero gabe. Bere oinordekoek, jende zakar eta traketsa, eskatu zuten, alegia esijitu zuten, autopsia egitea, gehiago beren buruak goratzearren, eta ez lasaitzearren.

Forentseak, gorpua goitik behera zarrastatu ondoren, lore zabaldua bezala utzi zuen bera, oinordekoen begi bistan.

Hauek, harriturik eta pixka bat sorgorturik, ikusi zuten hitzak ari zirela burmuinetik ateratzen. Baina estonagarriena izan zen hildakoaren bihotza hiztegi bat zela, “laranja” hitza azaltzen den orrian irekia.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *