kosobo

Behin, neska batekin maitemindu nintzen.

Orain arte, dena normala,

neskak mutilekin maitemintzen dira,

eta mutilak neskekin;

eta ez gara hasiko bestelako bariableekin,

ugariak baitira eta dibertigarriak, batzuk.

Kontrabandoko maitasuna zenez,

(emakumeak senarra zuen, eta jeloskorra oso)

taberna xixtrin eta ezezagun batean egiten genuen topo.

Billarrean jokatzen genuen,

eta gehienetan irabazi egiten zidan,

eta zerbeza txekiarra edaten genuen,

botilatik zuzenean, trago batez,

eta The Clashen kantak dantzatzen genituen,

eta emakumezkoen komunean sartutakoan,

ai, ama, zer zen hura!

Handik gutxira,

haren gizonak abisua eman zidan,

Kosoboko haragizko armairu baten bidez,

eta utzi behar izan genuen, penaz.

Oroimenez aldatu ezinik, oso maitea bainuen,

tabernaz aldatu naiz.

Ez dago billarrik

eta barran dagoeneak uste du

The Clash garbitzeko produktu bat dela,

eta Kosobo Goierriko herri bat, Tolosatik gertu.

 

 

 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *