pozaren etxea

Pozaren eraikuntza
teilatutik hasten da,
teilatu txinatarra,
giza gainbeheratik
aterako gaituen irribarrea;
gero, beharrezkoak dira leihoak
zerumuga harrapatzeko,
edo gutxienez arrats-behera bat,
egun txarrak ahazteko;
barruan, zura erruz
esperantzaren erretxina dariola;
aterik ere behar da, irtenbide bat beti,
eta barrurako sarrera bat beti.
Oinarriak hortxe zeuden,
hortxe egon dira betidanik
aiton-amonen barreetan
amaren titi harkaitzezkoetan
eta garai orotako lurgabetuen
esku luzatuetan.
 
Juan Kruz Igerabide.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *