amodio (azkena)

Idatz iezadazu,
edo hobeto bestela,
gorrota nazazu tristezia eta amorrutik,
horiek ez baitakite zer diren eusteko hormak.
Labur iezadazu
minaren eta ahantziaren paisaia gordina.
Esan iezadazu,
ea baden  hainbesteko desamore soinean eramateko besorik.
Gogora ezazu
elkarrekin bizi izan garen tokiren bat,
irautea desegitea baita, ez bizitzea,
baina gorde iezadazu.
baratzatxo txiki eta apartatutako bat
zure oroimenaren hegoaldean
izan nadin bila ari naizena.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *