Daily Archives: 13 December, 2011

txori eta lorez

Lastima da!

Inolako balentriarik ezin kantatu dudalako,

ez baitut aberririk,

ez probintzian lurrik,

ez jauretxe armarridunik,

ez aitonaren argazkirik

gerra irabazitakoan,

ez larruzko besaulki zaharrik,

ez mahairik, ez ezpatarik ere.

Longain bat soilik duen alproja naiz:

horregatik kantatzen ditut

garrantzirik gabeko kontuak.

Leon Felipe.

Paul Eluard-en poema bat

VII

Lurra urdina da, laranja bat bezala.
Horra hor: okerrik ez dago, hitzek ez dute gezurrik esaten.
Ez zaituztete kantatzera behartuko.
Eta musu baten hotsa, maitemin
zentzugabeak aditu ezean
bere aho ezkonberritan biltzen dira
sekretu guztiak, irribarre guztiak,
eta hura erabat biluzik uzteko moduko
soineko gupidatsuak.

Liztorrak berdez loratzen dira.
Leihoekin egindako lepokoa
darama egunsentiak.
Eta hosto biltzen ari dira hegoak.
Eguzkiaren oro poz zuk zeuk daukazuna.
Lurreko eguzki oro
zure edertasunaren bide gainetan.

Paul Eluard (1895-1952).
El amor y la poesia (Visor, Madrid, 1997) liburutik.