azken

Azken dantza maitalearekin,

koloretako arrainak sabelean:

kondenatuaren azken afari legea:

amak egiten zuen arroz esnea;

hiltzorian denaren azken gaua,

denbora guztia txoriak pasaeran;

suizidaren azken gutuna:

“Mesedez, itzali gasa!”;

ordaintzeke dagoen azken faktura:

lili sorta azokan erosia;

pianoaren azken nota

emango ez den kontzerturako;

mozkorraren azken tragoa,

bakardade minari eskainia;

ezkon berrien azken eztei gaua,

bakoitza bere aldetik joan aurretik;

poetaren azken hitzak:

“Zer da mututasun hau?”;

kale garbitzaikearen azken lana:

dena zaborretara botatzea.

 

 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *