Daily Archives: 7 December, 2011

Autobusa, Leonard Cohen

AUTOBUSA

Egun hartako azken bidaiaria izan nintzen.
Bakarrik nindoan autobusean.
Pozik, jakinda horrenbesteko diru poltsa zein erraz oparitzen duten
ni Zortzigarren Hiribidetik gora eramateko.
Gidari jauna! Oihu egin nion, zu eta biok gaude gaur gauean;
joan gaitezen hiri honetatik beste txikiago batera,
bihotzaren neurrikora;
gida dezagun haratago, Miami Beacheko igerilekuetatik urrunago;
gidarien eserlekuan zu, zertxobait atzerago ni,
baina arrazistak diren hirietan jarlekuz aldatzeko,
han iparraldean bizitza ondo doakizula ikus dezaten,
topatuko dugu guretzat arrantzaleen herri txiki amerikar bat
Florida ezezagunean barrena,
eta hondarraren kontra utziko dugu autobusa,
seinale izugarri handi baten antzera,
metalikoa, pintatua, bakartia,
New Yorkeko matrikularekin.

Leonard Cohen (Flores para Hitler liburutik)