christa wolf


“Lekuko izaten jarraitu nahi dut; gizaki bat bera geratzen ez bada ere, nire lekukotzaren eske”.

Christa Wolf joan zen ostegunean hil zen, abenduaren 1ean. 82 urte zituen. Liburu askoren idazle izan zen; batzuk besteak baino polemikoagoak, baina hemengo testu honetan Kassandra aipatu nahi dut.

Mitoa narrazioa da, gertaera sekulakoei buruzkoa. Ez du denborarik, alegia ez du denbora zehatzik, gaur egungo gertaerek duten bezala. Christa Wolfek Kassandraren mitoaren bidez Europako Bigarren Gerra amaierako urteak ekarri nahi ditu gogora. Kassandra, gogora dezagun, Priamo eta Hekuba, Troiako errege-erreginaren alaba da. Gertatzear dagoena esateko dohaina dauka, baina, era berean, hartaz inor ez konbentzitzekoa. Beti esaten du egia, baina inork ez dio sinesten.

Kassandra, gerra amaitutakoan, esklabu gisa eman diote Agamenon, greziar buruzagiari. Ezkonduko dituzte, eta Klimtenestra, Agamenonen beste emazteak, eta bere maitale Egistok, biak ala biak hilko dituzte.

Christa Wolf, Kassandraren bidez, gogora ekarri du gerra galdu dutenen porrot eta umilazioa (ez dezagun ahantzi Alemanian bizi zela). Monologo luze eta lirikoa da.

Nire ahotsez hitz egin: hori da gehien nahi dudana. Ez nuen besterik nahi, beste ezer ez”, esaten dio bere buruari.

Kassandrak hasieratik badaki hil egingo dutela. Egoera horren jabe izateak eta ez ezerk ez inork aldatzeak ematen diote tragediari daukan zentzua.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *