Daily Archives: 1 December, 2011

Nicanor Parra, 2011ko Cervantes Saria

GURE AITA

Gure aita zeruan
era guztietako arazoz lepo
betilun gizakion antzera
arrunt eta ohiko zarena
ez zaitez gutaz gehiago kezkatu.

Badakigu zergatik sufritzen duzun,
gauza asko konpondu ezin dituzulako.
Deabruak zu eraikitako guztia suntsitzen duelako
eta gustura eta lasai egoteko denborarik
batere-batere uzten ez dizulako.

Berak burla egiten dizu,
baina guk zurekin negar egiten dugu:
bere deabruzko irribarreari
jaramonik ere ez diozu egin behar.

Gure aita zaren tokian zarena
aingeru desleialez inguratua.
Zintzo esango dizut: ez gugatik gehiago sufritu.
Hasi beharko zenuke konturatzen behingoz
ez dagoela akatsik gabeko jainkorik
eta gu beti prest gaudela dena barkatzeko.

Nicanor Parra (Obra gruesa liburutik, 1969)

OHARRA: Sinistu ez sinistu, sariaren berri jaso baino lehen eskaini behar genion Nicanor Parrari bere tartea igande honetako irratsaioan. Ez gaude gu poetak noiz sarituko ote dituzten zain. Nicanor Parraren poemak, beraz, igande honetako Lizardiren Baratzan, Martin Tejeriaren ahotsetik, “Gure Aita” hori tartean, besteak beste.