Monthly Archives: November 2011

poesia

Askotan galdetu izan didate

zertarako balio duen poetak.

Eta nik erantzun izan dut

galdera txarto jarria dela.

Poeta batek ez du ezertarako balio:

konpainia egiteko ez, behintzat.

Oso da despistatua;

begiak joaten zaizkio hodeietara,

eta haiek abian ekialdera;

eta eskuak, infinituraino;

eta adimena, auzoan.

Ez du balio baxera garbitzeko,

lixiba egiteko,

alkandorak lisatzeko,

bazkaria berotzeko,

aspiradora pasatzeko,

mandatutara joateko,

erosketak egiteko,

alabei lazoa jartzeko.

Hori bai, postariari

Nerudari buruz hitz egiten dio;

eta arotzari,

Manuel Rivasi buruz;

eta iturginari,

Odiseori buruz;

eta alabei,

ai alabei!

Sherezaderen historiak esaten dizkie,

bereak balira bezala,

plajiante halakoa!

Oso da jakintsua

eta, barka atrebentzia,

pedantea ere bai.

Galdera, ordea, beste bat da:

Zertarako balio du poesiak?

Bada, poesiak balio du

hitz itsusiei buelta eman

eta alde ederra erakusteko;

toki irudimenezkoak eta urrunekoak

ekartzeko

bertakoak balira bezala:

Zipango, Thule, Katai, Esparta, Liliput;

poza katilu txikietara botatzeko,

kafe gogorra balitz bezala;

bihotzaren erlojua aurreratzeko;

eguzkiari pilak jartzeko;

eta iluntzeari, farol txiki bat,

ezpainaren tamainakoa;

eta tristura zerbitzatzeko

droga pozontsua balitz bezala,

ilargia betea denean soilik,

sendagilearen zaintzapean;

isiltasunaren ezteietan

trikitria jotzeko,

Laja eta Landakandaren erara;

oroimenaren belarriari tiraka egiteko,

ez dezan ezer ahantzian utzi;

maitasuna munduaren errege

izendatzeko, erreginarik gabe;

etorkizunari iruzur egiteko,

eta orainari muzin.

Iragana zaborrontzira botatzeko,

eskolako liburuak bezala.

Zutik altxatzeko,

hondakin guztien gainetik.

Bizitza kartzela dela dioten horiei

barre eta iseka eginez.

Leire Nostalgia-k bidali digun poema bat

Zeruan txakurrak aztoratu egin ziren.
Izarrak egunsentian, musikaren ostean.
Benetan joan nahi dut.
Baina euriak hondatu zuen festa.
Hemen egona naiz lehen ere,
inoiz egon ez nintzen beste bizitzako
etxean bezain galdua.
Dastatu nuen eztia. Egiaz mintzo.
Lurreko txori guztiak nire izerdiaz blaitu.
Baina euriak hondatu zuen festa.
Lehen begiratuko diagnostikoa
berretsi egin zidan azterketa klinikoak.
Ni osorik noa maitasunera.

2011. urteko Literaturako Nobel Saria

ELURRA ARI DU

Oso azkar bata bestearen atzetik
gertatzen hasi dira hiletak,
hirigunera gero eta gehiago hurbiltzen ari garenean
autopistetan agertu ohi diren kartelak bezala.

Milaka eta milaka pertsona daude
itzal luzeen herrialdera begira.

Zubi bat eraikitzen ari dira
poliki-poliki,
zuzen-zuzen espaziora bidean.

Tomas Tranströmer
(Deshielo a mediodía antologiatik)

gorputz

Pasako hegaztia da gorputza,

jotzen gaitu gaztaro gozotik

ihesi gabiltzanean.

Eskale urduria da,

badoa pauso txiki arinez

bere saria jasotakoan.

Aingeru bortitza da,

hegoak galtzen ditu

behin erorita,

eta desafioz begiratzen dio

erretzen duen aldiari.

Tren geldia da

berea ez den bidetik joan nahian.