Erantzun gabeko galderak

Tour hau ikusminaren Tourra edo galdera ikurrez beteriko Tour gisa bataiatu nuen. Ikusteke zegoela, alegia, Alberto Contadorrek nola erantzungo zuen Giroaren ostean. Ikusteke Andy Schlecken Suitzako itzuliko sasoi pattalak zenbat egingo zuen gora, eta ikusteke beste hautagi askok nola egiten zien aurre euren seguratasun ezari. Bada, galderek hor jarraitzen dute, ezer gutxi erantzun dute ziklistek. Garbiena beharbada Contador, hasieran batean hautagai nagusia, Giroko zama antzematen ari dela da, hori bai duintasunez darama, goiko postuetan eta, zamak zama, inor baino gutxiago ez dela erakutsiz. Lehen aste kokapen txarragatik izandako atzerapenik izan ez balu, beste egoera batean legoke.

Pirinioek ere ez dute ezer asko argitu. Ondorio nagusiak hauek direla esango nuke. Batetik parekotasuna, eta horrek hil egin du ikuskizuna. Jendea beldurrez dago, ez dute ziurtasunik inor menderatzeko, eta ez galtzearen filosofia nagusitu da. Bestetik, ustekabean Thomas Voeckler faboritoen zerrendan kokatu behar dugu. Onenaren pare dabil eta abantaila du sailkapenean. Seguru nago azken garaipena lor lezakeela sinestuta dabilela eta maila honetan jarraitzen badu lor lezake. Eta, hirugarrenik, uste dut azken urteetako Tourrik ahulena dela kirol mailaz, hainbeste frantziar aurrean ibiltzeak adieraziko luke hori, baina bestalde, herrialde hori azken urteetan erakusten ari den bilakaeraren lekuko ere izan liteke. Hala ere, uste dut, Contadorrik onenak airean irabaziko lukeela lehia hau.

1 thought on “Erantzun gabeko galderak

  1. iñaki

    Beno, gaur uztailak 20an gauza asko ikusi egin dira. Bazen garaia jada holako etapa bat ikusteko, eta ikusi egin dogu bai horixe. Bazen garaia bakoitzari eginiko esfortzua eta sasoia aitortzeko eta ez duenari merezi ez duena ez emateko.
    Andy Schleck zeharoko nagusitasuna erakutsi du. 60kmtako ihesaldiaren ostean, ta taldekide bakar baten laguntzarekin soilik tropel oso bati aurre egin dio. Haizea kontra edukita gainera. Horrelako erakustaldia Contador berak eman bazuen laudorioak eta hitz potoloak gortu arte entzun beharko genituzke. Zer erakustaldi egin du Contadorrek Tour honetan? Zer? Euripean ondo dakiela jaisten, jaisteari beldurra dioten beste batzuen aurrean? Agian aldapak igotzeko behar duen indarra ez du topatzen, agian, Irunetik ekarri behar zioten janaria arazo ez izateko?
    Iaz justu irabazi egin zuen Tourra Andy ren aurretik, oso justu… Aurten zer egin du tourrean berari buruz hainbeste hitz egiteko??? Aurtengo tourrean??? Nahikoa da merezi ez dionari merezimenduak aitortzeko, gehigitxo nabaritzen da euren alde egiten dozula. Irirtzi zabaldua da nik orain adierazten ari naizena.

    Reply

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *