Taldea eta liderraren arteko diferentzia

481565_mikel_nieve_giro_EFE_original_imagen

Euskaltelek badu bere Giroko etapa. Benetan merezi baino egun bat geroago heldu zaio baina zain egoteak merezi izan du, Zoncolanen irabazita inoizko eskalatzailerik handienen historian ate handitik sartu da-eta Igor Anton. Zoncolanen irabaztea banan banakoen esku dago soilik. Gilberto Simonik irabazi du birritan, iaz Ivan Bassok eta gaur galdakaoztarrak. Azken urteetako eskalatzailerik onenetarikoak dira.

Baina merezi merezi, bezperan merezi zuten. Euskaltelek inoiz egin duen lanik eraginkorrena egin zuen talde gisa. Beste askotan ere izan dute antzeko jokabide profesionala eta kemen mugagabea, baina Grossglocknerrera bidean bezain kirol maila handia ez zaie askotan ikusi. Aurrenekotik azkenekora lan eskerga egin zuten, batez ere Mikel Nievek. Leitzarrak asko bihurritu zien lepoa bere gurpilean joan nahi izan zuten guztie, baita Igor Antoni ere, gaur izan duen indarra falta izan zitzaion-eta ostiralean. Hori da talde ona eta lider ona izatearen aldea. Ostiralean taldeak egin zuen lan bikaina. Gaur liderrak. Eta irabazi gaur irabazi da, beraz, adibide ona da askotan garrantzia gehiegi ematen zaion taldearen lana erlatibizatzeko.

Alberto Contadorrek ere ez dauka talderik onena baina ez dio inork itzalik egiten. Nahierara dabil eta benetan merezi duenari opariak ere egiten ari da. Grossclocknerren Rujanori egin zion, eta gaur, onar dezagun, Igor Antoni. Hala ere oparirik onena bera mendateetan gora hegan ikustea da. Hainbeste maite dituen txorietako bat ematen du.

1 thought on “Taldea eta liderraren arteko diferentzia

  1. asier

    zorionak euskalteli, ikuskizun paregabea eskaini zuten bai Antonek, bai Nievek, eta besste taldekideak ahaztu gabe, bikainak bi etapak, espero sut egunen baten ETBk berriro eskaintzea bi etapa horiek oso osorik!
    mila esker usabiaga zure iruzkin paregabeengatik
    aio!

    Reply

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *