Andreas Kloden, metodologiaren garaipena

Alemaniarrek buru gogorrak izatearen fama dute. Andreas Kloden, hortaz, alemaniar peto petoa da. Euskal Herriko Itzuliaren garailea oso ziklista metodikoa da. Gauza bakoitza bere lekuan eta neurrian behar duen horietakoa. Justua. Bere errendimentuan zerikusirik izan dezakeen ñabardura oro hartzen du kontuan. Eta ustekabean gerta litekeen aldaketaren batek sobera aztoratzen du.

Maniatikoen ezaugarriak ditu, baina ez dira, preseski, kapritxo hutsak. Adibidez, bizikletako materialari dagokionez, taldekide guztiek ez bezala berak zela desberdina erabiltzen du. Pedalak ere bai. Bere oinetakoak ere ez dira taldeak ofizialki erabiltzen dituenak, konpetentziakoak dira eta horregatik daramatza itxuraldatuta. Eta Zallako erlojupekoan ere ez du eraman arautegiak agintzen zion elastiko zuria, bere taldeko erlojupeko buzoa baizik.

Entrenamendu eta egutegiari dagokionez ere antzeko zorroztasuna du. Inori ez zaio gustatzen egutegia bapatean aldatzea, baina Klodeni ezin zaio aldatu. Jaikoak guarda! ezinbestekoa ez den aldaketaren bat proposatuz gero.

Baina bitxikeria horiek denak ez dira txoriburu baten burutazio arinak, bere onena eman ahal izateko ñabardura ororekin obsesionatuta dagoen perfekzionista baten baldintzak dira. Betidanik izan da horrelakoa Kloden, eta orain, 35 urterekin, ez da noski aldatuko. Ez dauka, gainera, zertan aldaturik, jokabide zuzen horri esker lortu baitu urteetan ziklismoaren pulpitoan irautea. Eta hori gutxi batzuen esku baino ez dago.

View Comments

  • Interesgarria oso Xabier artikuluan diozuna, ez nuen Tropelako porran baina asko poztu naiz garaipenarengatik. Euskal Herriko Itzuliaren inguruan zein eritzi dezu? Ez al zen ihazkoa politagoa izan? Pena aurten apirilan egin ohi duen eguraldi petral hori aste horretan ez tokatu izana.

  • Nik uste ekitaldi biak izan direla interesgarria eta ikusminez beteak. Azkena arte garaile nor izango den ziurtasunik ez izateak, erakargarri egiten du proba oro.

    Eguraldi txarraren eskean?? Deabrua hi!! jajajaaj...Eguraldi txarrik ez eskatu motel...eskatu gabe etorriko da jaja.

    Izan ondo.

Share
Published by

Recent Posts

Otsailak 1-2, asteburuko atletismo agenda

Hementxe hurrengo asteburuko atletismo frogak: OTSAILAK 1 - LARUNBATA: X. CROSS DE SAN BLAS DE…

10 years ago

Nibali da patroia

Bradley Wigginsen zain geunden arren Vicenzo Nibali da Giroko patroia. Errazegi eman genion garaipena Sky…

11 years ago

Onak beti itzultzen dira

Denbora da Thomas Lofvkist, Mediterraneoko itzulia irabazi berri duen ziklista suediarra begiz jo nuela. 2003a…

11 years ago

Puerto Afera, galdutako epaiketa

Egunotan mundu erdiko zirko mediatikoa Puerto Afereko inputatuen inguruan dabil, euretakoren batek esan zuen moduan…

11 years ago

Lance Armstrong biktima da

Ziklismoaren urrezko panpina apurtu da. Askoren jainkoa hil da eta orain, azkenean, egia aitortu duela-eta…

11 years ago

2012 lasterketa urteari errepasoa kartelen bidez

Lasterketak.com-en, 2012. urteari errepasoa egiteko, ondoko bideoa prestatu dugu lasterketen karteletan oinarrituta. Espero dugu zuen…

11 years ago