Ez da zorte kontua

Samuel Sanchez bigarren izan da, hamaikagarrenez. Gogoan dituan azken hiru kasuetan garaipena lortzeko adina indar izan bazuen. Bata Tourrean gertatu zen, iaz. Andy Schleckek menderatu zuen. Schleckek bai. Beste bi kasuak askoz gertuagokoak dira, denboraldi honetakoak. Bata Paris-Nizan, Andreas Klodenek esprintean gain hartu zion. Alemaniarrak sei urte zeramantzan era horretan irabazi gabe. Eta azkena, gaur, Joaquin Rodriguezek hartu dio aurrea ustekabean.

Hiru ziklista horiek, Samuel baino motelagoak dira esprintean. Eta hiru kasuetan Euskaltelgoak hori erakutsi du, baina berandu. Helmuga pasatzearekin batera hartu baitzien aurrea, baina helmugako marra aukariek lehenago zapaldu zuten. Beraz, zein da arazoa? Ba erantzun bakarra okurritzen zait. Kalkulua gaizki egiten du. Behin eta berriro. Abiadura azkarragoan esprintatzen badu baina irabazten ez badu, zer beste esan daiteke. Beraz, niretzat ez da zorte kontua, hori norberaren gabeziak modu merkean ezkutatzea da, eta arazoei irtenbidea emateko akatsak onartzea da egin beharreko lehen urratsa.

Lehen etapan ordea ez da dena albiste txarra izan Samuel Sanchezentzat. Erlojupeko bi espezialista jokoz kanpo gelditu dira dagoeneko, Tony Martin eta Levi Leipheimer. Hori bai, oraindik aurkariak egon badaude. Gaiztoena, seguru aski, Andreas Kloden.

2 thoughts on “Ez da zorte kontua

  1. Jon Kaxka

    Aupa Xabier.
    Nire ustetan urteen poderioz txispa galdu ote duen baitan nago. Lehen horrelako lasterketak fijo ateratzen zituen. Orain agian bere prestakuntza aldatua du 3 asteko txirrindulari bat bihurtuz eta beraz Dieselagoa dela uste dut. Hortikk etorri daiteke baita ere igoera haseretan izaten dituen arazoak. Txispa falta hori.

    Reply

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *