Daily Archives: 2 April, 2011

lasterketak, antolakuntzak eta mobilizazioak

Herri lasterketen mundua oso momentu honean dagoela aitortu behar dugu. Geroz eta ugariagoak dira antolatzen diren lasterketak, oso urrutira joan gabe soilik astebukaera honetan 11 + 1!!!

Hemen, jende asko mugitzen duen edozein arlotan bezala, diruarekin egiten dugu topo. Beti dago probetxu ateratzeko ideia edo gogoa duen norbait, kasu batzuetan nahiko nabaria eta beste batzuetan ez hainbeste.

Esperientziagatik esan dezakegu lasterketa bat antolatzeak koste ugari dituela, baina ez gara sartuko horrelako saltsatan, polemika nahikoa baitago gai honen inguruan.

Hala ere lasterketen inguruan lasterkariak asko eskertzen dituzten eta kasu batzuetan betetzen ez diren beste hainbat zerbitzu badaude: ibilbideen neurketa egokia, ibilgailu gabeko zirkuituak, hornidura gune egokiak, … etab. luze bat adibidez.

Honen inguruan mila lerro idatzi daitezke eta polemika haundia sortu, baina hori ez da gure asmoa, dagoena plazaratzea baizik.

 Honekin erlazionatuta, igande honetan, protesta modura elatleta.com-eko “Euskaldunen Txokoa”-ko lagunek, erdi-maratoi alternatibo bat antolatu dute Bilbon. Egun berean Bilbon “Bilboko Erdi Maratoia” ospatuko da eta antolatzaileekin beraien desadostasuna adierazteko lasterketa alternatiboa antolatu dute.

Datu bezala esan beharra dago, Bilboko Maratoiko azken bi edizioetan, “Euskaldunen Txokoa”-koak taldekako sailkapenean garaile izan direla.