Ez da erraza Fabian Cancellarak gaur egin duena definitzea. Ezta esplikatzea ere. Harelbekeko Sari Nagusian eman duen erakustaldiaren pare egoteko hitzik ez dago. Nik ez daukat. Ikusita ere ez nekez ulertu daiteke egiten ari denaren tamaina. Bera bakarrik ibili daiteke hain azkar hainbeste denboran, beste inork ezin ditu pedalak indar horrekin bihurritu, katea intentsitate horrekin tenkatu, eta hori guztia esfortzuaren nolakoa behar bezala erakusten duen dotorezi eta baldarkeriaren nahasketarekin egiten du. Bakarra da.
Lasterketa bakar batean irudikatu daitezkeen helburu guztiak bete ditu. Ezer baino lehen garaipen handia, bere dohain guztien berri emanaz erdietsi duen lorpena. Bidean jarri zaizkion oztopo guztiak banan bana gainditu ditu, aise eta eroso. Aurrena matxurak eta bizikleta aldaketak. Ondoren Garmin-Cerveloren estrategia bikaina, eta azkenik, bere gurpilari itsatsita izan dituen ziklista guztiak. Eta asko ziren, baina denak hankapean ibili ditu. Inork ezin izan du geldi arazi. Gaur ezinezkoa zen.
Bere gorputza doitzeko balio izan duen kalitate handiko entrenamendua ere burutu du, eta hori guztia bezain garrantzitsua da aurkariei eman dien jipoi psikologikoa. Batek baino gehiagok ames gaiztoak izango ditu.
Harelbeken egin duena Flandriako Tourrean edota Paris-Roubaixen egin izan balu, historiara pasako zen, baina maila txikiagoko lasterketan lortu izanak ezin du bere lana gutxietsi. Gaur, egia da, ez ditu hurrengo probetan izango dituen aurkari guztiak izan. Boonen, Pozzato, Ballan, Flecha, Hincapie eta beste batzuk falta ziren, baina han ziren, Haussler, Hushvod, Nuyens, eta Ivanov besteak beste, eta hutsaren hurrengo lekuan utzi ditu ia aurrekaririk gabeko erakustaldia emanda. Datozen asteetan etor daitekeenaren iragarpena izan da.
Hementxe hurrengo asteburuko atletismo frogak: OTSAILAK 1 - LARUNBATA: X. CROSS DE SAN BLAS DE…
Bradley Wigginsen zain geunden arren Vicenzo Nibali da Giroko patroia. Errazegi eman genion garaipena Sky…
Denbora da Thomas Lofvkist, Mediterraneoko itzulia irabazi berri duen ziklista suediarra begiz jo nuela. 2003a…
Egunotan mundu erdiko zirko mediatikoa Puerto Afereko inputatuen inguruan dabil, euretakoren batek esan zuen moduan…
Ziklismoaren urrezko panpina apurtu da. Askoren jainkoa hil da eta orain, azkenean, egia aitortu duela-eta…
Lasterketak.com-en, 2012. urteari errepasoa egiteko, ondoko bideoa prestatu dugu lasterketen karteletan oinarrituta. Espero dugu zuen…
View Comments
Hor egurra zeok bi iztar motz horietan...eta sasi kazetari horiek astez aste ateratzen dituzten berriak pedal kolpez zapaltzen dizkik gure Kantxellarak...
Hor ez zegok ez motor, ez lubrikazio eta ez eje pedalierrik...hor kasta zeok eta horren aurka egiteko askon indarrak batu neharko dizkiate....eta hala ere lanak