Contadorrek ez dauka kontrariorik

Bost kilometro nahikoa izan dira gauzak bere lekuan jartzeko. Alberto Contadorrek ez dauka kontrariorik. Bera da onena. Alde handiarekin gainera. Ez dago sasoirik onenean eta ez du egon behar gainera, baina bere nagusitasuna nabarmena izan da Vallnorden gora, Kataluniako Voltako etapa nagusian. Bera bezala, bere aukari asko ere ez daude oraindik bete betean, baina euren sapaia lortzen dutenean Contador ere hala egongo da eta orduan ere gehiago izango da. Ez izan zalantzarik. Tropelean berezko gehien duen ziklista da madrildarra. Naturak ez du mugarik izan berarekin.

Lasaitasun apur bat eta itxurazko entrenamentu batzuk nahikoa izan dira errepidean erakutsi duena bulegoetan inork ez galerazteko. Korritu egin behar du. Ez dago debekatzeko arrazoirik. Hala frogatu zuen Espainiako Txirrindularitza Elkargoak proposatu zuen urtebeteko zigorraren kontra egin zuenean, eta hala erakusten dute bera bezala Clembuterolarekin ezohiko baloreak eman zituzten beste bi ziklisten errugabetzeak ere: Rudi Van Houts holandarrak eta Philippe Nielsen danimarkarrak.

Bere frogen sendotasuna gaur aurkariak menderatzeko erakutsi duen indarraren parekoa da. Geldi arazi nahi izan dute, baina ezin izan dute. UCI-ren patuak ere ez dauka beste irtenbiderik.

View Comments

  • Contador berezko gehien duen txirrindularia da, horretan zurekin guztiz bat nator. Eta bere erakustaldiak ikaragarr politak direla, ezin ukatu. Halaber, ez nago ados esaten duzunean madrildarrak korritu egin behar duela tranpa ez duela egin frogatua izan delako. Izan ere, oraindik ez baita hala izan. Eta hori esatera dator hain zuzen ere UCIk aurkeztu berri duen helegitea. Ikusi egin beharko da helegite horren edukina eta argudioak, noski, baina helegitea aurkezte hutsak zalantza badagoela adierazten du, ezta? Bestalde, zuk aipatzen dituzun bi txirrindularien kasuetan errugabetzat joak izan ziren, ados, baina badaude kontrako kasuak ere, Josephine Onya korrikalari espainiar-nigeriarrarena, esaterako (honek ere klenbuterolarekin positibo eman zuen 2009 urtean eta TASak erruduntzat jo ondoren santzioa betetzen dago orain, korrikalariak haragi intoxikatua jan zuela argudiatu zuen arren).

  • Txirrindularitza eta Kirolaren sinesgarritasuna kolokan ez jartzeko niretzat kasu hau POSITIBO argi eta garbi bat da.
    Gu A8an Radarrak harrapatzen bagaitu 121 km/h isuna ordaindu behar dugu BAI edo BAI. Ez diozu Ertzainari esango hankan arramplak izan dituzula eta nahi gabe azeleregailuai eman diozula eta horrelako eskusak.
    Ba kasu honetan ere berdin.
    Legeak argi eta garbi dio Klenbuterola ez dela existitu behar giza gorputzean eta gutxi bada ere makinitak piiiiiiiiiiiii egin du eta hori POSITIBO da.
    Eta beste txirrindulari eta kirolari batzuek trantze hau pasa duten bezela, honi ere bere San Martin iritsi zaiolakoan nago.

Share
Published by

Recent Posts

Otsailak 1-2, asteburuko atletismo agenda

Hementxe hurrengo asteburuko atletismo frogak: OTSAILAK 1 - LARUNBATA: X. CROSS DE SAN BLAS DE…

10 years ago

Nibali da patroia

Bradley Wigginsen zain geunden arren Vicenzo Nibali da Giroko patroia. Errazegi eman genion garaipena Sky…

11 years ago

Onak beti itzultzen dira

Denbora da Thomas Lofvkist, Mediterraneoko itzulia irabazi berri duen ziklista suediarra begiz jo nuela. 2003a…

11 years ago

Puerto Afera, galdutako epaiketa

Egunotan mundu erdiko zirko mediatikoa Puerto Afereko inputatuen inguruan dabil, euretakoren batek esan zuen moduan…

11 years ago

Lance Armstrong biktima da

Ziklismoaren urrezko panpina apurtu da. Askoren jainkoa hil da eta orain, azkenean, egia aitortu duela-eta…

11 years ago

2012 lasterketa urteari errepasoa kartelen bidez

Lasterketak.com-en, 2012. urteari errepasoa egiteko, ondoko bideoa prestatu dugu lasterketen karteletan oinarrituta. Espero dugu zuen…

11 years ago