Gazteak eta dohatsuak

Thomas De Gendt, atzo Paris-Nizako lehen etapa irabazi eta lider dagoen belgikarra, ez da ume moko bat (24 urte ditu) baina hala ere aurten nabarmentzen ari diren ziklista goiztiarren zerrendara gehitu genezake. Errezeloa baitut, aurten, beste inoiz baino gehiago, gazteak inoiz baino gehiago ari direla oldartzen. Ahalegin handirik egin gabe, gailentzen ari diren dozena erditik gora ziklista datozkit gogora.

Ez gazteena delako, baina Matthew Gossek (24 urte) badu goraipatzeko arrazoirik, beste inork baino garaipen gehiago baitarama, sei lortu ditu dagoeneko. Gazteenei erreparatuz berriz, Michael Matthews azpimarratu behar da. Rabobank taldeko harribitxiak hiru aldiz jaso ditu besoak dagoeneko. John Degenkolb alemaniarrari garaipen bateko aldea ateratzen dio. Ematen duenez Sub-23 mailan bezala profesionaletan ere orpoz orpo ibiltzekotan dira biak ala biak, iaz Sub-23koen Munduko Txapelketan urrea eta zilarra izan baitziren hurrenez hurren.

Italian diote esprintetako hurrengo erregea Andrea Guardini izan bide dela. 21 urte ditu eta 6 garaipen. Iragarpenak badu oinarririk, nahiz eta orain arte maila apaleko lasterketak izan. Peter Saganek (21 urte) iazko aurreikuspenak berresteaz gain, beste urrats bat egin du bere bilakaera zoragarrian eta Zerdeñako itzulia ez ezik, bertako hiru etapa eraman berri ditu.

Arestian aipaturiko horiek ia guztiak baino zaharragoak izan arren Cameron Meyerrek (23 urte) eta Ben Swiftek (23 urte) ere gora egiten ari direla erakutsi dute Down Under itzulian hurrenez hurren aurrena eta bigarren izanda. Eta errepaso arin eta azkar honetan ez nuke Jesse Sergent (22 urte) debutaria ahaztu nahi. Asteburuan Flandria Ekialdeko hiru egunak irabazi ditu aitzin etapari esker.

Ez dakit ohartu zareten, baina aipatutako ia ziklista denak Australia aldekoak dira. Zergatik ote den beste batean aztertuko dut.

View Comments

  • Australiarren maila gorena denboraldi garai honetan badaiteke beren klima aprobetxatuz neguan kalitatezko entrenamendu asko eginen dituztela eguraldi on eta beroarekin eta gorputza ondo zailduta dakartela.
    Bestalde ez da alde batera utzi behar azken urte hauetan Australiar Federazioa Neil Stephensen gidaritzapean gazteekin egiten ari den lana.

Share
Published by

Recent Posts

Otsailak 1-2, asteburuko atletismo agenda

Hementxe hurrengo asteburuko atletismo frogak: OTSAILAK 1 - LARUNBATA: X. CROSS DE SAN BLAS DE…

10 years ago

Nibali da patroia

Bradley Wigginsen zain geunden arren Vicenzo Nibali da Giroko patroia. Errazegi eman genion garaipena Sky…

11 years ago

Onak beti itzultzen dira

Denbora da Thomas Lofvkist, Mediterraneoko itzulia irabazi berri duen ziklista suediarra begiz jo nuela. 2003a…

11 years ago

Puerto Afera, galdutako epaiketa

Egunotan mundu erdiko zirko mediatikoa Puerto Afereko inputatuen inguruan dabil, euretakoren batek esan zuen moduan…

11 years ago

Lance Armstrong biktima da

Ziklismoaren urrezko panpina apurtu da. Askoren jainkoa hil da eta orain, azkenean, egia aitortu duela-eta…

11 years ago

2012 lasterketa urteari errepasoa kartelen bidez

Lasterketak.com-en, 2012. urteari errepasoa egiteko, ondoko bideoa prestatu dugu lasterketen karteletan oinarrituta. Espero dugu zuen…

11 years ago