Onartu beharra dago, tamalez, dopina beti dabilela txirrindularitzaren gurpilean, sarriegitan dela zaleen arteko hizketagaia. Zer esanik ez komunikabideetan. Maiz putreak haragitara nola, hala gerturatzen dira komunikabideak dopin aferetara. Normalean kritika zitala egitera.

Horrelako asmorik gabe, baina dopina ahalik-eta modurik sakonenean aztertzeko intentzioa du martxoak 1 ETB SAT-eko “Deporte a Debate“saioak 22.45ean. Alberto Contadorren kasua aitzaki hartuta, ziklismoan dopinak duen egoera aztertuko dute Jose Ituarte kazetariaren aginduetara.

Hasteko Manolo Saizi elkarrizketa egingo dio. Puerto Afera lehertu zenetik ezer gutxi jakin da haren berri, baina izango du zeresanik. Beti izan du. Ondoren hasiko da eztabaida Saiz bera partaideen artean dela. Berarekin batera, Iñaki Arratibel medikua, Igor Gonzalez de Galdeano Euskalteleko managerra, eta blog honen egilea.

Gaiari adarretatik heltzea komeni da, epelkeriarik gabe, zorrotz, izan ditzazkeen hertz guztiak sakon aztertuz. Seguru aski ez gara denok bat etorriko, eta ez da komeni gainera, baina analisi burutsuen ondorioz errealitatea zein den ikusarazten badugu, helburua betea geldituko da. Ziklismoak ahalegina merezi du. Eta behar du.

Ikusi programa zuzenean

View Comments

  • hor izango gera zer esaten dezuen zain. Baina uste dut benetan bustiko den bakarra Manolo izango dela

  • Ez dakit lekurik aproposena den ala ez baina galderatxo bat utziko dut hemen. Txirrindularitza ikusi ahal izango dugu ETB-1n urtero bezala edo ETB SAT katera jo beharko dugu aurten Lombardiako giroan gertatu zen bezala? Mila esker

Share
Published by

Recent Posts

Otsailak 1-2, asteburuko atletismo agenda

Hementxe hurrengo asteburuko atletismo frogak: OTSAILAK 1 - LARUNBATA: X. CROSS DE SAN BLAS DE…

10 years ago

Nibali da patroia

Bradley Wigginsen zain geunden arren Vicenzo Nibali da Giroko patroia. Errazegi eman genion garaipena Sky…

11 years ago

Onak beti itzultzen dira

Denbora da Thomas Lofvkist, Mediterraneoko itzulia irabazi berri duen ziklista suediarra begiz jo nuela. 2003a…

11 years ago

Puerto Afera, galdutako epaiketa

Egunotan mundu erdiko zirko mediatikoa Puerto Afereko inputatuen inguruan dabil, euretakoren batek esan zuen moduan…

11 years ago

Lance Armstrong biktima da

Ziklismoaren urrezko panpina apurtu da. Askoren jainkoa hil da eta orain, azkenean, egia aitortu duela-eta…

11 years ago

2012 lasterketa urteari errepasoa kartelen bidez

Lasterketak.com-en, 2012. urteari errepasoa egiteko, ondoko bideoa prestatu dugu lasterketen karteletan oinarrituta. Espero dugu zuen…

11 years ago