Dopina hizpide

contador_angel_demonioOnartu beharra dago, tamalez, dopina beti dabilela txirrindularitzaren gurpilean, sarriegitan dela zaleen arteko hizketagaia. Zer esanik ez komunikabideetan. Maiz putreak haragitara nola, hala gerturatzen dira komunikabideak dopin aferetara. Normalean kritika zitala egitera.

Horrelako asmorik gabe, baina dopina ahalik-eta modurik sakonenean aztertzeko intentzioa du martxoak 1 ETB SAT-eko “Deporte a Debate“saioak 22.45ean. Alberto Contadorren kasua aitzaki hartuta, ziklismoan dopinak duen egoera aztertuko dute Jose Ituarte kazetariaren aginduetara.

Hasteko Manolo Saizi elkarrizketa egingo dio. Puerto Afera lehertu zenetik ezer gutxi jakin da haren berri, baina izango du zeresanik. Beti izan du. Ondoren hasiko da eztabaida Saiz bera partaideen artean dela. Berarekin batera, Iñaki Arratibel medikua, Igor Gonzalez de Galdeano Euskalteleko managerra, eta blog honen egilea.

Gaiari adarretatik heltzea komeni da, epelkeriarik gabe, zorrotz, izan ditzazkeen hertz guztiak sakon aztertuz. Seguru aski ez gara denok bat etorriko, eta ez da komeni gainera, baina analisi burutsuen ondorioz errealitatea zein den ikusarazten badugu, helburua betea geldituko da. Ziklismoak ahalegina merezi du. Eta behar du.

Ikusi programa zuzenean

3 thoughts on “Dopina hizpide

  1. iker

    Ez dakit lekurik aproposena den ala ez baina galderatxo bat utziko dut hemen. Txirrindularitza ikusi ahal izango dugu ETB-1n urtero bezala edo ETB SAT katera jo beharko dugu aurten Lombardiako giroan gertatu zen bezala? Mila esker

    Reply

Leave a Reply to Jon Kaxka Cancel reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *