Aldaketaren adibide

Ez ohiko gertaera baten berri eman da ziklismoan. Nik uste kirolean ere ez dela inoiz halakorik gertatu. Ziklista baten kolaborazioari esker doping sustantziak banatzen zituen sare bat atzeman dute Eskuadra Mossoek Katalunian. Xavier Tondo Movistarreko ziklistak mail bat jaso zuen pasaden abenduan non debekatutako sustantziak eskaini zikioten: EPO, anabolizanteak eta Hazkunde hormona besteak beste. Tondok baina tentazioari zirrikiturik txikiena ere utzi gabe poliziaren esku jarri zuen aipatu mezua. Bi hilabeteren buruan sarea desegin dute.

Xavier Tondoren jokabideari eredugarria deritzot, baina kontuz. Ez naiz uste hutsarekin poliziarengana joan eta inolako oinarririk gabe han eta hemen ikerketak zabaltzearen aldekoa. Baina kasu honetan ez zegoen usterik, egiaztatu zitekeen gertaera baizik. Esan gabe doa salbuespena izan dela Tondoren jarrera eta seguru aski tropeleko kide guztiek ez zuten berdin jokatuko, baina aldaketaren adibide dela esango nuke. Iraganean ez zen inoiz halakorik gertatuko, kasurik onenean ere ezjakinarena egingo litzateke. Tondok, ordea, erakutsi du ziklista batzuk ohartu direla jarrera aldaketa ezinbestekoa dela ziklismoan.

Mundu guztiak ez du bere jokamoldea ulertuko, ezta nik babestea ere, baina aldaketa ezinbestekoa da ziklismoa dagoen putzu beltzetik ateratzeko. Ez dut sinisten erabateko garbitasunean, utopia da hori, baina beste norabideak amildegira darama kirol hau.

1 thought on “Aldaketaren adibide

  1. Jon Kaxka

    Kasu hau hasera on bat izan daiteke baina kasualitate haundiegia da Contador afera pil pilean dagoenean eta Europa guztia Espainiar politikari artaburu hoien kontra jarri direnean AC defendatzeagatik,orain hau ateratzea…
    Honi deitzen zaio informazio desbideraketa…
    Ta hau Kirolean eta bai Politikan sufritzen dugu, batiz bat gure herri honetan

    Reply

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *