Ez dago garailerik

Jakin berri da Espainiako Txirrindularitza Federazioak Alberto Contador zigorrik gabe uzteko asmoa duela. Berriro irauli dira aurreikuspenak. Baina ez dago argi azken epaia bide honetatik etorriko den, ikusi egin beharko baita erabaki horren kontra egiten duten UCIk edota AMAk Nazioarteko Arbitraje Epaimahaira jota. Esandakoak esan, hori litzateke logikoena baina ez ote duten egingo ere esan didate.

Ez dakit zer dela-eta aldatu duten iritzia Federazioko juristek. Pentsatzen dut Alberto Contadorren defentsak emandako argudioek eragingo zutela aldaketa edota blog honetan bertan urtarrilaren 27an argitaratutako (Berandu da, izenburupean) aurrekari batek. Edozein moduz sinesgaitzek izan diren presioak aipatuko dituzte. Presioak, esan gabe doa, izan dira, baina beti ez dira onerako izaten. Gainera, urtebeteko zigor proposamena egin zenean inork ez zuen zalantzan jarri profesionalen independentzia eta lan ona, eta orain ere errespetu berdinarekin ametitu beharko litzateke batzordearen intentzioa.

Edonola den ere eta afera amaitzen den bezala amaitzen dela, ez du inork irabaziko. Kaltea eginda dago, batez ere ziklistarentzat. Errugabe jotzen badute, barkatu izan zaion sentsazioa izango du Contadorrek, hala gogoraziko diotelako bere kontrakoek. Zigortuko balute, akaso bidegabea izango litzateke. Egia berak bakarrik daki, edo beharbada berak ere ez. Ziklistak errugabe dela esaten du. Orain, Federazioak ere bai.

10 thoughts on “Ez dago garailerik

  1. Jon Kaxka

    ez dagoela garailerik? Garailerik ez da egongo baina GALTZAILE nabarmen bat dago hemen: TXIRRINDULARITZA

    Kasu hau lotsagarria da. Nahiz eta kantitate gutxi eman duen legea garbi dago. Ez du batere Klenbuterol egon behar gorputzean eta hori Pinton, Australian eta Aizpurutxon 0 da…eta ez milla komadun zeroa…

    Espero dut gure kirolaren onerako TAS edo AMA edo UCI-k legeak dioen 2 urte sartzea zigor moduan legea denontzako berdina delako.

    Ze nik A8 errepidean radarrak zast argazkia atera eta Ertzainak esaten badiate 121 km/h nioala eta legez kanpo noala ez diet esaten bola igo zaidala eta horren ondorioz azeleragailua zapaldu dudala nahi gabe eta blablablabla…bai nik, bai Usabiagak eta bai ama santisimak Multa ordaintzen dugu….ba Pintoko artistak ere bai

    Reply
  2. Inaxio

    Espainiako Txirrindularitza Federazioaren erabakiaren ondorioz, espainiar txirrindularitza irtengo da galtzaile, izan ere bere sinesgarritasuna galduko baitu erabat. Nola uler daiteke daiteke duela aste bat urte bateko zigorra proposatzea eta orain berriz, Espainiako Gobernuko Presidentearen deklarazioak medio, zigorrik ez ezartzea? Zer pentsatu behar dute nazioarte mailan asuntu honi buruz? Zergatik ez zen Zapatero publikoki agertu Josephine Onya atletaren alde, honi 2 urteko zigorra ezarri ziotenean klenbuterol aztarnekin harrapatu ostean? Justizia ez al da ba berdin aplikatzen guztiontzat?

    Reply
  3. Jon Kaxka

    badut kuriositatea Xabierren iritzia jakiteko nahiz eta badakidan nondik joan daitekeen. Baina kazetari izatea utzi minutu batez eta gustatuko litzaidake zer iruditzen zaion jakinaraztea.

    Reply
  4. Xabier Usabiaga Post author

    @Jon Kaxka
    Apa Jon, arrazoi duzu eta hori ez dago ukatzerik. Contadorren gorputzean Clembuterola agertu da eta kitto. Baina berak seguru baldin badaki ez duela hartu, orduan horren kontra egitea ere bidezkoa dela onartuko didazu ezta?? Hori egin du berak, eta berak ez du frogatu haragitik heldu zitzaionik, baina akusazioak ere ezin izan du frogatu berak hartu zuenik, zeren epaiaren ebazpenean argi gelditu da microdosia izan da ere kopuru gehiagok agertu beharko lukeela. Kontua da UCIren txostena aztertu duten epaileak ez direla gai izan Clembuterola nola heldu den erabakitzeko, garbi ikusi dutena da ez dagoela kirol errendimentuan hobekuntzarik eta hori dela-eta “barkatzea” erabaki dutela. Gainera, eta luze baino lehen ikusiko dugu, Contadorren kasua dela-eta Clembuteroralen araua aldatu egin beharko dute. Orain arte kualitatiboa zen, hau da, agertzen hutsa positibo zen, luze baino lehen kualitatiboa izango da, hau da, kopuru batetik gora bakarrik izango da positibo. Izan ere, detekzio sistemak asko hobeto dira, Clembuterolak inolako hobekuntzarik sortzen ez duen neurria ere atzeman egiten dute. Baina, egia esan, hori beste kontu bat da. Hala ere, prozesu honek mugarria ezarriko du doping arautegian.
    Segi ondo.

    Reply
  5. Xabier Usabiaga Post author

    @Inaxio

    Gai horretan nire ikuspegia hauxe da Inaxio. Nahiz eta iritzi aldaketa erabatekoa izan, eta kasu judizialetan aditua izan ez, ez da harritzekoa iritzi aldaketa eta azalduko dizut zergatik. Federazioak urtebeteko proposamena egin zuenetik Contadorrek 10 egun izan zituen argudio berriak aurkezteko, eta argudio horiek izan dira, nonbait, iritzi aldaketa ekarri dutenak.
    Zapateroren, eta beste politikari batzuen iritziek, zerikusia izan ote duten ba ez dakit, benetan ez dakidala. Jakingo banu garbi esango nizuke baina ez dakit. Eta Onyiaren kasua ez dut iritzi sakon bat emateko bezain ondo ezagutzen, alegia, ez dakizkit sukalde barruko kontuak eta horregatik ez naiz ausartzen iritzirik ematen. Barkatu.

    Reply
  6. Xabier Usabiaga Post author

    @Anonimoa
    Nik uste Frantziako Tourrak Contadorren aldeko jarrera duela, bestela honez gero bortizki jipoituko zuten aurrez bese kasu askotan egin bezala. Beraz, iritzi hutsa da, baina uste dot Tourreko arduradunek ere errugabe ikusten dutela Contador. Eta orain baten batek esango du eurei komeni zaiela Contador Tourrean izatea, baina lehen ere komeni zitzaizkien Ullrich, Basso edota Vinokourov, besteak beste eta haien guztien kontra gogor egin zuten. Armstrong izan da Tourrari mesede gehien egin eta irabazirik handienak eman dizkiona, eta harekiko ere ez dituzte beti hitz gozoak izan.

    Reply
  7. Xabier Usabiaga Post author

    @Jon Kaxka
    Kazetari ala ez, nik nire iritzia ematen dut Jon, ez dut bereizten. Bereizten dut lagunarteko komentarioa eta komentario profesionala. Lagun artean esandako kontuak askotan oinarririk gabeak izaten dira eta hori ez da bidezkoa informazio munduan, nik publikoki egiten ditudan komentarioek normalean argudioren bat dute, ez dira uste soilak. Kasu hau oso oso konplikatu da. Nik ez dakit Contadorrek Clembuterola hartu zuen ala ez, ebazpena irakurrita baizkoa eta ezezkoa pentsatzeko arrazoiak daude, edo nik hala ikusten dut behintzat. Beraz, sentitzen dut, baina erantzun garbirik ez daukat, benetan. Oso luze joko lidake azaltzea zeintzu diren hartu duela pentsatzeko arrazoiak eta berdin ez duela hartu esatekoak ere, beraz, honekin konformatu beharko duzu, gaizki iruditzen ez bazaizu behintzat.

    Reply
  8. Jon Kaxka

    Perfekto Xabier beti bezela, argi eta garbi….baina….

    Legeak aurrez jarriak badaude eta honek esaten badu Klenbuterola azaltze hutsa POSITIBO dela, zergaitik hainbeste komeria???? Ba erantzun erraza, gixarajo bat izan beharrean Contador dela.
    Gai honek beste inok baino gehiago minduko du gure kirola, hau katxondeo bat da eta

    Reply
  9. Xabier

    Bistan da doping kasu guztiek kalte egiten diotela ziklismoari, eta zenbat eta oihartzun handiagokoak izan are eta kalte handiagoa. Hau da horren adibideetako bat, eta egia esan, prozesu honek izan dituen norabide aldaketak direla-eta kaltea izugarria da. Zorionez ordea, eta egia esan ez dakit nola, kirol hau ohituta dago behin eta berriro bere errautsetatik piztera eta orain ere indartuko dela uste dut. Jarraitzaile guztiek ez al diote behintzat bizkar emango.

    Reply

Leave a Reply to Anonymous Cancel reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *