Llorenteren portaera oso desegokia izan zen Calderonen penaltia jaurti aurretik

llorenteIragan igandean Athleticek Vicente Calderonen jokatu zuen Atletico Madrilen aurka. Partidako 38. minutuan epaileak penaltia adierazi zuen Athleticen alde. Pereak falta egin zion Llorenteri area barruan eta epaileak penaltia adierazi zuen. Perea egotzia izan zen merezi gabeko txartel gorria ikusita. Ordura arte, dena ondo zihoan.

Baina, penaltia adierazi ondoren eztabaida etorri zen. Llorentek baloia hartu zuen eta Muniainek hura ikusita errxioarrengana jo zuen baloia eskatuz. Muniainek baloia eskatu zion Llorenteri ondoren David Lopezi emateko, baina Llorentek ez zion baloia eman. Muniain ezin zezakeela ezer egin ikusita zelai erdirantz joan zen oso haserre. Orduan, David Lopez joan zen Llorenterengana eta hainbat aldiz baloia eskatu zion. Llorentek ez zion baloia laga Lopezi eta berak jaurti zuen penaltia. Jaurtiketa egin aurretik Muniainek Athleticeko aulkira begiratu zuen ia zer gertatzen den esan zuen eta inork ez zion erantzun. Azkenean, penaltia Llorentek jaurti eta kale egin zuen, kanpora bidali zuen jaurtiketa.

Fernando Llorenteren portaera oso txarra izan zen, guztiz berekoia eta horrek etorkizunerako zalantzak uzten dizkit. Llorentek berekoia dela argi utzi zuen, taldean ez duela pentsatzen eta bere onean bakarrik jarrita duela burua. Madrilen zen partida, Real Madrilek fitxatu nahi duela esaten den hirian. Beldurra ematen dit taldeko giro ona apurtu daitekeelako eta etorkizunean gauza bera gerta daitekelako Llorenterekin, baina ez soilik penalti jaurtiketetan. Jokaldiren baten gola sartzeko errazago bada taldekide bati pasea ematea, baliteke berak bukatu nahi izatea jokaldia eta erraza den gola huts egitea.

Vicente Calderoneko partidan Carlos Gurpegui izan zen kapitaina eta uste nuen taldekideen artean eztabaida zegoela ikusita eztabaida horretan sartuko zela orden apur bat jartzeko eta entrenatzaileak esandakoa betetzeko. Baina ez zen hala izan. Gurpeguik Llorenterengana joan beharko zuen, baloia kendu eta entrenatzaileak penaltiak jaurtitzeko arduradun jarri duenari eman baloia. Nire ustez Gurpeguik ere ez zuen egoki jokatu.

Partida amaieran Caparrosek ez zuen esan Llorentek gaizki egin zuenik eta ez zuen baieztatu beste norbait zela penaltiak jaurtitzeko arduraduna. Horrek, mesede egiten dio Llorenteri eta Caparrosi komeni zaio Llorenterekin ondo eramatea. Baina, gaizki uzten ditu gainontzeko jokalariak. Llorentek ez zuen entrenatzaileak lan saioetan agindutakoa bete eta horrek ondorioak ekar ditzake etorkizunean. Entrenatzailearen aginduek baloirik ez badute, edozeinek jaurti ditzake faltak datorren igandean? Edozeinek jaurti ditzake kornerrak?

Penaltia jaurtitzeko arduraduna ez zela Llorente izan ez diot nik. Calderonen hasierako hamaikakkoan egon zen jokalari batek baino gehiagok argi utzi zuen Llorente ez zegoela penaltiak jaurtitzeko arduradunen zerrendan esan baitzuten mikrofonoetatik at. Argi dagoena, da Llorenteren portaerak taldeko giro ona apurtu dezakeela eta horrelako gauzak mozten ez badira Athletic izango dela galtzen aterako dena.

1 thought on “Llorenteren portaera oso desegokia izan zen Calderonen penaltia jaurti aurretik

  1. errudunak

    guztiz ados, Iraizoz, Orbaiz eta Llorente, Caparrosekin batera errudunak dira eta saldu egin behar dira (Pernando Amorenieta barne).

    Reply

Leave a Reply to errudunak Cancel reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *