Categories: Futbola

Llorente erratu egin da Nivaldok nahita min eman ziola esaterakoan

Fernando Llorentek komunikabideen aurrean hitz egin du iragan igandean Valladoliden aurka gertatu zenaz. Nivaldok buruarekin kolpe handia eman zion Llorenteri eta hau konortea galduta geratu zen.

Llorenteren ustez, Valladolideko jokalariak nahita ematen dio burukada eta min egitera omen doa. Nik, aldiz, ez du hori uste. Argi dago Nivaldo berandu iristen dela baloira eta kolpea handia dela, baina ez dut uste min egitera joan zenik.

Horrelako jokaldiak sarri ikusi ditugu. Gainera, min egitera joanez gero ez dut uste horren ondo aterako zitzaionik ere.

Nire ustez, oraingo honetan Llorente erratu egin da eta jokalari zuri-gorriak ez du ondo jokatu komunikabideen aurrean esan duena esanaz. Irudiak hor daude eta bakoitzak nahi duena erabaki dezala.

Koldo Etxebarria

View Comments

  • Zergatik ez duzu aipatzen zure iruzkinean Nivaldo delako hori ez zela arduratu momento baten ere Llorenteren egoeragaz? Galdetu zuen partidua amaitu ta gero ea nola zegoen Llorente? Joan zen hospitalera edo deitu zion hospitalera? Ba ez, Nivaldo hori zantar bat da eta punto. Beren gola bakarrik gogratu zuen partidua amaitu ta gero, eta gaitera gaur irakurri dudanez txartel horietako bat kendu diote. “manda huevos!”

    Llorenteren hitzak ez dira egokiak izando, baina Nivaldon portaera nahiku txarragoa da.

    Eta jokaldiari dagokionez iruzkin pare bat:
    Ni futbolean aritu naiz, atzelari legez, eta honelako antzeko baloietara askotan joanda; irudietan ikusten dena Nivaldo oso berandu heltzen dela da, eta min egitera ez da joango, ez, baina bai falta egitera, harek ederto daki berandu heltzen dela baloira, eta bera berandu helduta, beren atzekaldea hutsik utzi ta eta jokaldi horrek arazorik ez sortzeko beren taldeari, atzelari batek nahiago du txoke gogor batekin bera eta aurrelaria (Llorente kasu honetan) lurrean geratu jokaldiak aurreruntz ez egiteko. Horregatik ez da hain santua Nivaldo.

Share
Published by
Koldo Etxebarria

Recent Posts

Otsailak 1-2, asteburuko atletismo agenda

Hementxe hurrengo asteburuko atletismo frogak: OTSAILAK 1 - LARUNBATA: X. CROSS DE SAN BLAS DE…

10 years ago

Nibali da patroia

Bradley Wigginsen zain geunden arren Vicenzo Nibali da Giroko patroia. Errazegi eman genion garaipena Sky…

11 years ago

Onak beti itzultzen dira

Denbora da Thomas Lofvkist, Mediterraneoko itzulia irabazi berri duen ziklista suediarra begiz jo nuela. 2003a…

11 years ago

Puerto Afera, galdutako epaiketa

Egunotan mundu erdiko zirko mediatikoa Puerto Afereko inputatuen inguruan dabil, euretakoren batek esan zuen moduan…

11 years ago

Lance Armstrong biktima da

Ziklismoaren urrezko panpina apurtu da. Askoren jainkoa hil da eta orain, azkenean, egia aitortu duela-eta…

11 years ago

2012 lasterketa urteari errepasoa kartelen bidez

Lasterketak.com-en, 2012. urteari errepasoa egiteko, ondoko bideoa prestatu dugu lasterketen karteletan oinarrituta. Espero dugu zuen…

11 years ago