Categories: Mendia

Naturgas Hornbein’09 espedizioko kideak, pozik lehen irteerarekin

Alberto, Juan eta Mikel itzuli dira jada Everesteko ipar aurpegiko bide normalera daraman bailaratik, altuerara egokitzeko eginahal horretan. Gau bat egin dute 6.000 metrotan eta beste bi 6.500 metrotan, ohiko bidearen Kanpaleku Nagusian.

Ostegun eguerdian abiatu ziren KN-tik eta lau ordu eskasetan iritsi ziren 6.000 metrora. Han denda kozkorra paratu eta egin zuten lo. Ostiralean, ipar-ekialdeko edo ohiko bideko kanpalekurantz jarraitu zuten eta bi orduko ibilian iritsi ziren hara. Han dago makro-espedizio japoniar bat Ipar Leporako bidea zabaltzen eta hornitzen. Albertok, Juanek eta Mikelek haien kanpalekutik apartexeago jarri zuten beren denda eta eguna altuerara egokitzen eman zuten. Gorputzarentzat jada ez da nolanahiko goratasuna 6.500 metro.

Larunbatean, Ipar Lepora daraman bidera gerturatu ziren eta beren begiz ikusi zuten japoniarrek zer-nolako lubakia zabaldua duten. Bigarren gaua 6.500 metrora lo egin ondoren, espediziokideak atzo eguerdian itzuli ziren, nekatuta, gosetuta eta pozik lehen irteera hau nola joan den ikusita. “Altueraren eragina nabaritu dugu, baina ondo sentitu gara. Dena bide onetik doa. Hurrengo irteera gogorragoa izango da, pisu era material gehiagorekin, eta adi egon beharko dugu eguraldi iragarpenei”, azaldu dute hiru taldekideek.

Bigarren irteera horretan Ipar Lepora (7.000 m) igo nahi dute jada, han lo egin, gorago, 7.500 metrotan, beste kanpaleku bat jarri eta gau bat edo bi han pasa ondoren jaitsi. Horrekin jada osatutzat emango lukete egokitze fasea.

blogs eitb

Share
Published by
blogs eitb

Recent Posts

Otsailak 1-2, asteburuko atletismo agenda

Hementxe hurrengo asteburuko atletismo frogak: OTSAILAK 1 - LARUNBATA: X. CROSS DE SAN BLAS DE…

10 years ago

Nibali da patroia

Bradley Wigginsen zain geunden arren Vicenzo Nibali da Giroko patroia. Errazegi eman genion garaipena Sky…

11 years ago

Onak beti itzultzen dira

Denbora da Thomas Lofvkist, Mediterraneoko itzulia irabazi berri duen ziklista suediarra begiz jo nuela. 2003a…

11 years ago

Puerto Afera, galdutako epaiketa

Egunotan mundu erdiko zirko mediatikoa Puerto Afereko inputatuen inguruan dabil, euretakoren batek esan zuen moduan…

11 years ago

Lance Armstrong biktima da

Ziklismoaren urrezko panpina apurtu da. Askoren jainkoa hil da eta orain, azkenean, egia aitortu duela-eta…

11 years ago

2012 lasterketa urteari errepasoa kartelen bidez

Lasterketak.com-en, 2012. urteari errepasoa egiteko, ondoko bideoa prestatu dugu lasterketen karteletan oinarrituta. Espero dugu zuen…

11 years ago