Categories: Futbola

Jada inork ez du Caparrosek saltzen duen 'kea' arnasten

Athletic Clubeko entrenatzailea den Joaquin Caparrosek azken egunetan egindako adierazpenek polemika eragin dute talde zuri-gorriko zaleen artean.

Tromson emandako irudi txarraren ondoren, kazetarien aurka aritu zen Caparros, baina kazetariek eduki zuten Athleticek bota zuen partida kaskarraren errudunak?

Ondoren, iragan larunbatean (abuztuaren 29an), Caparrosek batasuna eskatu zien Athleticeko zaleei, baina egia esan, inoiz huts egin al dio zalegoak taldeari? Nik erantzuna argi daukat: Athleticeko zaleek inoiz ez diote kale egin taldeari eta taldeak behin baino gehiagotan kale egin dio zelegoari. Gainera, Caparrosek adierazpen hauek egin zituen San Mamesen ez zuelako txisturik entzun nahi eta animoak pixka bat lasaitzeko.

Espanyolen aurka garaipena lortu ondoren (Athleticek irabazi bazuen Espanyol fisikoki oso gaizki zegoelako izan zen) lasaiago agertu zen Utrerako entrenatzailea. Baina hemen ere gezurrak esan sitúen. Geldialdia taldeari ondo etorriko zaiola esan zuen Caparrosek, eta Etxeita eta Muñoz bezalako jokalariak errekuperatzeko ere balioko duela. Baina, norbaitek uste du Muñozek minuturik izango duela aurtengo denboraldian?

Bestalde, Caparrosek ‘Athletic-zaletasunaren’ klaseak eman nahi izaten dizkigu askotan, klub honek zer esan nahi duen eta zelako historia duen gogoratuz. Nire ustez, bera ez da inor horri buruz zaleei klaseak emateko. Bi urte bakarrik daramatza Athleticen eta hemen Athleticekoa dena jaiotzatik da zuri-gorria eta badaki Athleticek zer esan nahi duen.

Beraz, behingoagatik bada ere, egia esatea eta zaleekin gezurretan ez ibiltzea gomendatuko nioke Caparrosi, jende asko eta asko nekatuta baitago saltzen duen ‘kea’ arnasteaz.

Koldo Etxebarria

Share
Published by
Koldo Etxebarria

Recent Posts

Otsailak 1-2, asteburuko atletismo agenda

Hementxe hurrengo asteburuko atletismo frogak: OTSAILAK 1 - LARUNBATA: X. CROSS DE SAN BLAS DE…

10 years ago

Nibali da patroia

Bradley Wigginsen zain geunden arren Vicenzo Nibali da Giroko patroia. Errazegi eman genion garaipena Sky…

11 years ago

Onak beti itzultzen dira

Denbora da Thomas Lofvkist, Mediterraneoko itzulia irabazi berri duen ziklista suediarra begiz jo nuela. 2003a…

11 years ago

Puerto Afera, galdutako epaiketa

Egunotan mundu erdiko zirko mediatikoa Puerto Afereko inputatuen inguruan dabil, euretakoren batek esan zuen moduan…

11 years ago

Lance Armstrong biktima da

Ziklismoaren urrezko panpina apurtu da. Askoren jainkoa hil da eta orain, azkenean, egia aitortu duela-eta…

11 years ago

2012 lasterketa urteari errepasoa kartelen bidez

Lasterketak.com-en, 2012. urteari errepasoa egiteko, ondoko bideoa prestatu dugu lasterketen karteletan oinarrituta. Espero dugu zuen…

11 years ago