Categories: Sailkatugabeak

Asteburuko notak

10 DENIS MENCHOV

Errusiarrak azken urteetan jokatu den Italiako Girorik ikusgarriena irabazi du. Ez du erraza izan, baina Menchov indartsuena izan da eta Di Lucak, Pellizottik eta Sastrek   ezin izan dute gainditu. Txalotzekoa Lance Arnstronek egindakoa, 12. postua lortu du eta.

9 0SASUNA

Lortuta. Miraria zirudien azken bi partidetan Bartzelona eta Real Madril gainditu behar izana, baina azkenean talde “handiek” ez dute jokoan ezer izan eta horri esker irabazi eta mailari eutsi diote gorritxoek.

8 TAU BASKONIA

Aurreneko partidan ez zuten huts egin Baskoniakoek Real Madrilen kontra. Orain, ostegunean, Madrilen jokatu beharko dute bigarren neurketa eta irabazi gero, ACB-ko finalean izango da TAU.

7 REAL UNION

Kanporaketa bideratuta. Sabadell gaindituta Stadium Galen ezin dute huts egin igotzeko aukera oraindik ere mantendu ahal izateko.

6 ALAVES

Huescaren kontra lortutako garaipenari esker Alavesek aukerak ditu oraindik ere mailari eusteko. Horretarako Celtaren kontra larunbatean hiru puntu baino gehiago izango ditu jokoan, permanentzia alegia.

4  RAFA NADAL

Honek ere noizean behin galtzen du. Oso gutxitan gertatzen da hori, baina oraingoan non eta Roland Garrosen, azken lau urteetan garaipena lortu eta gero oraingoan final-zortzirenetan agur esan dio lehiaketari Soderling suediarraren aurka galdu ostean.

3 ATHLETIC CLUB

Bukatu da denboraldia. Urte honetan Kopari esker zaleek disfrutatu dute, baina Ligan lortutako emaitza oso eskasa izan da. Orain, aurrera begira eta hurrengo urte gogorran pentsatu beharko dute.

2 REALA

Agur. Jakin, bageniekien erronka zaila zela, baina matematikoki konfirmatu arte Realzaleek esperantza ez zuten galtzen. Hirugarren urte bat eman beharko dute Bigarren Mailan, ia azkena den.

1 EIBAR

Berriz ere Bigarren B mailan. Maila galtzea eta aurki berreskuratzea badakite zer den, beraz, armaginek berriro ere ere zilarrezko mailan egoteko lanean hasi behar dira gaur bertan.

0 BETIS

Askok nahi zuten Betis Bigarren Mailan ikusi eta holan gertatu da. Loperazaleak eta Betiszaleak Poliziarekin arazoak izan zituzten partida amaitzean, espero zen bezala, eta orain ikusi beharko presidenteak zer nolako erabakiak hartzen dituen… Loperak agur esango dio taldearei?

campo.ivan

Share
Published by
campo.ivan
Tags: Notak

Recent Posts

Otsailak 1-2, asteburuko atletismo agenda

Hementxe hurrengo asteburuko atletismo frogak: OTSAILAK 1 - LARUNBATA: X. CROSS DE SAN BLAS DE…

10 years ago

Nibali da patroia

Bradley Wigginsen zain geunden arren Vicenzo Nibali da Giroko patroia. Errazegi eman genion garaipena Sky…

11 years ago

Onak beti itzultzen dira

Denbora da Thomas Lofvkist, Mediterraneoko itzulia irabazi berri duen ziklista suediarra begiz jo nuela. 2003a…

11 years ago

Puerto Afera, galdutako epaiketa

Egunotan mundu erdiko zirko mediatikoa Puerto Afereko inputatuen inguruan dabil, euretakoren batek esan zuen moduan…

11 years ago

Lance Armstrong biktima da

Ziklismoaren urrezko panpina apurtu da. Askoren jainkoa hil da eta orain, azkenean, egia aitortu duela-eta…

11 years ago

2012 lasterketa urteari errepasoa kartelen bidez

Lasterketak.com-en, 2012. urteari errepasoa egiteko, ondoko bideoa prestatu dugu lasterketen karteletan oinarrituta. Espero dugu zuen…

11 years ago