Categories: Mendia

Aurten ez

Aitor Elduaien. Gaur hartu dute azken erabakia Albertok, Juanek eta Mikelek: ez dute Makaluko Mendebaldeko Pilarean  saiakerarik egingo. Etsi dute jada, eta horretan azken eguraldi parteak lagundu du: datorren astean  prezipitazioak zertxobait urrituko dira, baina haizea berriz indartu egingo da, eta luzarorako itxura dauka egoera horrek.

Nabarmena da, maiatza kaxkarra izan da Mendebaldeko Pilarean sartu ahal izateko, eta orain, dagoeneko, monzoiaren etorrera sumatu liteke, ekainetik irailera bitarte irauten duen Himalayako euri sasoia.

Amaitu da beraz Naturgas-Makalu Mendebaldeko Pilarea espedizioa, amaitu da berau estilo alpinoan igotzeko ametsa. Mutilak atsekabetuta daude, “zorte txarra” aipatzen dute maiz, eta ditxosozko lau eguneko eguraldi oneko leiho hori agertu ez izanaren pena dute.

Baina, behin eta berriro aitortu izan duten bezala, “Himalayan dagoen erronkarik eta biderik politenetakoa” da Makaluko Mendebaldeko Pilarea, eta aurten ezin izan bada ere, “prest” agertu dira “erronkari aurre egiteko berriro noizbait hona itzultzeko”.

Datuak eta kronologia:

  • 53 egun etxetik abiatu ginela (martxoaren 30ean)
  • 39 egun Makaluko Mendebaldeko Pilarearen Oinarrizko Kanpalekuan (5.300m) apirilaren 14tik maiatzaren 22ra
  • Aiprilak 17-18: Baruntse azterketa
  • Apirilak 24: Baruntse (7.152m) gailurra
  • Apirilak 28-30: Makalu La (7.400m) lepora joan-etorria
  • Maiatzak 6-7: Makalu Mendebaldeko Pilarean lehen saiakera (C-I, 6.500m)
  • Maiatzak 15-16: Makalu Mendebaldeko Pilarean bigarren saiakera (C-I, 6.500m)
  • Maiatzak 21: saiakera gehiago ez egiteko erabakia
blogs eitb

Share
Published by
blogs eitb
Tags: Mendia

Recent Posts

Otsailak 1-2, asteburuko atletismo agenda

Hementxe hurrengo asteburuko atletismo frogak: OTSAILAK 1 - LARUNBATA: X. CROSS DE SAN BLAS DE…

10 years ago

Nibali da patroia

Bradley Wigginsen zain geunden arren Vicenzo Nibali da Giroko patroia. Errazegi eman genion garaipena Sky…

11 years ago

Onak beti itzultzen dira

Denbora da Thomas Lofvkist, Mediterraneoko itzulia irabazi berri duen ziklista suediarra begiz jo nuela. 2003a…

11 years ago

Puerto Afera, galdutako epaiketa

Egunotan mundu erdiko zirko mediatikoa Puerto Afereko inputatuen inguruan dabil, euretakoren batek esan zuen moduan…

11 years ago

Lance Armstrong biktima da

Ziklismoaren urrezko panpina apurtu da. Askoren jainkoa hil da eta orain, azkenean, egia aitortu duela-eta…

11 years ago

2012 lasterketa urteari errepasoa kartelen bidez

Lasterketak.com-en, 2012. urteari errepasoa egiteko, ondoko bideoa prestatu dugu lasterketen karteletan oinarrituta. Espero dugu zuen…

11 years ago