Categories: Mendia

Rest days

Aitor Elduaien. Ostegunean Makalu La-ko irteeratik itzuli zirenetik, Alberto, Mikel eta Juan atseden hartzen ari dira Oinarrizko Kanpalekuan. “Eguraldia edonolakoa izanda ere gutxienez 4-5 eguneko atsedena hartuko dugu orain”, esan zuten, eta baita egin ere! Gainera, badirudi eguraldiak asmo horiei indarra eman nahi diela: txartzera egin du, zerua tapatu egin da eta hoztu egin du eta elurra ere bota du.

Ostiralean jaso genuen eguraldi iragarpenak aurrikusita zuen hau: “bost egunez eguraldia ezengonkorra izango da, eta igandetik asteartera bitartean bereziki prezipitazio ugari, zeru estalia, haizea eta hotza izango da”.

OK-ra iritsi ginenetik bi aste t’erdi oso eguraldi onarekin egin ditugu, harrigarria izan da, eta lagungarria ere bai aldi berean mendizaleek aklimatazio lanak behar bezala osatzeko, baina gauden lekuan egonda, hau da tokatzen dena, eguraldiak ere bere arpegi desberdinak agertzea.

Atseden hartzera ‘behartuta’ daude beraz mendizaleak. Eztute protestarik egin, ez. Irakurraldi saio lasaiak, tertuliak, e-mailen bat edo beste idatzi, dutxatu, bizarra egin, arropak garbitu, pelikula saioak arratsaldetan (ordenagailuan ikusten ditugu), jan, asko eta oso onetik jan, siesta… ile-apaindegitik pasa denik ere izan da, pentsa! Bai, lehengo batean Juanek kalparra moztu nahi eta Albertok bete zuen pelukero lana; bai ondo bete ere, haren estiloa, haren maña, haren jarrera… eta Mikel, Pemba, Maila, Giovinda eta boston algarak!

Juanengandik aurrez aurre metro terdi urrundu… bizkarraldera jo eta guraizeekin puntadatxo pare bat gehiago… beste begiradatxo bat puska bat urrunduz… eta ttak! “Etxean 18 euroko lana litzateke hau aitu?”, pelukeroak bezeroari, “ba hemen 100 rupia -euro bat- baino gehiago ez nizuke ordainduko!”, bezeroaren erantzuna. Behin bukatzean, “oso ondo zaude Juan, oso ondo, guapo guapo”, Albertok, “ba orain bukatu profesionala ematea falta zaizu, gomina piskat bat, edo olio bereziren bat…”, Juanek. Umorez eta oso
aldarte onean, hala gabiltza Makalu azpi honetan.

Han dago orain hura, lainoz estalia, ezkutaketan ariko balitza bezala, mendizaleak uxatu nahiko balitu bezala bere hotzean, bere ezkutuko handitasunean, baina apostua egina dago, mendizaleak laster izango dira prest lehioa zabaldu orduko maldan gora abiatzeko. Ea asteazkenetik aurrerako eguraldi iragarpenak zer erakusten duen, ea.

campo.ivan

Share
Published by
campo.ivan
Tags: Mendia

Recent Posts

Otsailak 1-2, asteburuko atletismo agenda

Hementxe hurrengo asteburuko atletismo frogak: OTSAILAK 1 - LARUNBATA: X. CROSS DE SAN BLAS DE…

10 years ago

Nibali da patroia

Bradley Wigginsen zain geunden arren Vicenzo Nibali da Giroko patroia. Errazegi eman genion garaipena Sky…

11 years ago

Onak beti itzultzen dira

Denbora da Thomas Lofvkist, Mediterraneoko itzulia irabazi berri duen ziklista suediarra begiz jo nuela. 2003a…

11 years ago

Puerto Afera, galdutako epaiketa

Egunotan mundu erdiko zirko mediatikoa Puerto Afereko inputatuen inguruan dabil, euretakoren batek esan zuen moduan…

11 years ago

Lance Armstrong biktima da

Ziklismoaren urrezko panpina apurtu da. Askoren jainkoa hil da eta orain, azkenean, egia aitortu duela-eta…

11 years ago

2012 lasterketa urteari errepasoa kartelen bidez

Lasterketak.com-en, 2012. urteari errepasoa egiteko, ondoko bideoa prestatu dugu lasterketen karteletan oinarrituta. Espero dugu zuen…

11 years ago