Francis, taula gaineko “igela”

Doctor Deseo taldeko abeslaria bere txandaren zain dago. “Nire lehenengo esperientzia izango da zine munduan”, dio Francisek, erabat integraturik Peio Villalba (Lucía y el Sexo; La Comunidad) arte zuzendariak sortu duen mundu propioan. “Niretzat esperientzia berria da. Hollywoodetik jaso ditut tipo guapo eta playboyen paperak antzezteko eskaintzak, baina guztiei ezezekoa esan diet. Gogaituta nengoen. Eta orain, pixkanaka paperean sartzen ari naiz”, dio irribarretsu. Orain arte bideoklipen dinamiketara ohituta zegoen eta gogotsu jarraitu ditu errodaje profesional baten xehetasun eta azalpenakFRANCIS

David Herranz

Askok galdetuko dute Francisek antzeztu egingo duen edo-eta bere “zuzeneko” paregabea erakutsiko duen, bere kitar eta ahots ezaguna medio. Francisek kameraren aurrean egundoko karisma agertu eta kamera bera irensten du, aldi berean aurrealdean eta atzealdean dagoen publiko adeitsua irabaziz.

Francis ez da filman agertzen den musikari bakarra, Gatibu, Gose eta beste hainbat ere agertuko baitira. Bien bitartean, Francisek zinean, adierazpen liriko eta artistiko nagusienean, entzun diuen esaldi batzuk dakartza gogora: “Amesten dudalako, ni ez nago (ero)” (Léolo); “Makinek ez digute gizakiak izaten irakasten” (Blade Runner).

Nahiz eta Marte behin ikusita Blade Runner-en egilea erretiratutzat jo, zinezalea eta Rideley Scotten jarraitzailea da. Argi du gainera bere film gustukuena: Léolo.

Francis, beltzez jantzirik eta bere ohiko galtzari gorriarekin, gustura dago. Gorria da, izan ere, arte zuzendariak osatutako fabrika-etxean azpimarratzen ez den kolore bakarra. Berdea, berriz, bai. “Berdearen tonalitate guztiak barneratu ditugu”, dio. Berdea izaera sendoa duen kolorea da; atzera begira azkar bat eginda, gogora datorkigu van Eyck egilearen Arnolfiniren ezkontza margoko verde malakita, edo betiko berdea, edo Veronesen berdea, izen bereko margolariaren omenez izen bera daramana. Azken horixe ere ikus liteke Igelak filman.

Arte zudendaritzak kontzeptu bat izan ohi du abiapuntu eta film honetan birziklaketaren ideiatik sortu da. Izan ere komedia sozial honetako protagonistak edozein unetan atera litezke korrikan beraien “etxetik”. Guztiak du, beraz, iragankortasun kutsua. “Paletaren eta birziklaketaren mundua modan daude. Kaxa asko ditugu, esaterako”, dio Villalbak. Gainera, taldeko partaide batzuren eskultura eta zurgintzako jakintzak oso lagungarriak izan dira.

Beste kontzeptu bat: espazioa borobiltzea, igelaren itxura har dezan. Banskyri ere egin dizkiote keinuak. Igel itxura dituen Banskyren grafitiak egon badaude. Eta detaile burutsuak: putzuak igel-pertsonajeak lasai ederrean bertan ibil daitezen. Guztia, fin-fin, asko azpimarratu gabe, baina Igelaken kontzeptua baztertu gabe.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


Confianza online