Nerea Gorriti ezagutzen

Erika (Nerea Gorriti)

Erika (Nerea Gorriti)

Gaur ‘Go!azen‘eko aktoreetako bat hobeto ezagutzera emateko asmoz nator Espioiaren txoko honetara. Nerea Gorriti, gure Erika berezia. Ez duzue pentsatuko Nereak Erikaren antzik daukanik, ezta?

Bueno… fisikoki bai, igual igual dira 😉

Baina, gainerakoan, Erika eta Nerea oso ezberdinak dira. Egia esan, ez dakit munduan egongo ote den Erika bezalako pertsona bitxirik: haren tik nerbiosoak, haren genio bizia, haren anbizioa… Nolako aurpegia jarri zuen plastikoan harrapatuta gelditu zenean!

Primerako lana egiten ari da gure Nerea Gorriti Erikari forma ematen! Sekulako aktorea dela erakusten digu atal bakoitzean.

Nerea Gorriti bera oso bestelakoa da. Pertsona irrifartsu eta goxoa da eta, gainera, ikaragarri gustatzen zaio musika. Hurrengo bideoan New Yorken egindako grabazio batetako irudiak erakutsiko dizkigu. Ikusi!

 

Tagged on: , ,

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *