Eta zuk zer eskatu diozu 2018ari?

URTE BERRI ON guztioi!! Aurreko astean Gure Nahia abestiaren grabazioetan sartu ginen Espioiaren blog honetan eta aste honetan 2018 urteari eskatu nahi dizkiogun desioei buruz hitz egingo dugu.

Osasuna, maitasuna…. ohiko kontuez gainera, aurten bi gauza nahi ditut bereziki: ‘Bago!az‘ saioko kamerinoetan izkutuan sartzeko aukera izatea eta udan ‘Go!azen‘en denboraldi berria grabatzea.

Aiiiii!!!! Ea hori dena betetzeko aukera izaten dudan!

Gure aktoreetako bakoitzak ere baditu bere desioak 2018 honetarako. APPan asteartean jarri genuen eta orain hemen ere ikusgai daukazu bideoa. Eta zuk? Ze desio eskatzen diozu zuk hasi berri dugun urteari?

 

Tagged on: , , ,

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *