Amaitu dugu denboraldi berria grabatzen!

Sekulakoa izan da aurten “Go!azen” telesailaren grabazioa! Eguraldia ez dugu oso lankide ona izan, eta behin baino gehiagotan kanpoko sekuentziak atzeratu behar izan ditugu. Baina azkenean, dena ongi irten da eta amaitu da grabazioa!

Ikaragarria izan da Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin eta Kukai dantza taldeko lagunekin bizi izan dugun esperientzia. Argazkiak ikusi nahi? Hementxe dituzue!

Go!azen telesaileko aktoreak EOSekin

Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin grabatu genuen eguna

 

Kukai taldeko dantzariekin

Kukai taldeko dantzariekin

Orain sekuentzia guztiak txukun txukun jarri, atal guztiak ondo antolatu, “ukitutxo” batzuk egin irudi eta soinuari eta… laster izango dira prest lehen atalak! Udazkenean ikusi ahal izango duzue udako lanaren emaitza ETBn eta eitb.eus-en.

Bien bitartean, aktoreek lanean jarraitzen dute; herriz herri dabiltza “Go!azen dantzatu eta abestera!” ikuskizunarekin. Egin klik non eta noiz egongo diren jakin nahi baduzue!

Gainera, berehala hasiko gara denboraldi berria aurkezten. Aurten nobedade pila bat izango dira; ikusiko duzue! Baina poliki-poliki joango gara sekretuak argitzen: nortzuk diren pertsonaia berriak, nortzuk ez ditugun ikusiko aurten, ze istorio berri sortuko diren…

Egon adi “Go!azen”en webguneari, orain arte izkutuan egon dena laster hasiko da argitzen-eta!

 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *


Confianza online