‘Go!azen’-eko bideoklip berriaren aurkezpena ZUZENEAN ikusiko dugu!

Bihar, ekainaren 15ean, ikusi ahal izango dugu ‘Go!azen‘eko aktoreek grabatu duten euskararen aldeko bideoklip berria. Iaz, “Euskararen txantxangorria” abestiaren bideoklipa egin zuten bezala, aurten “Gure Nahia” izeneko abestia aurkeztuko dute Euskara, bihotzetik ezpainetara kanpainaren barruan.

'Go!azen'eko aktoreak bideokliparen grabazioan

EiTBren Bilboko egoitzan egingo da bideokliparen aurkezpen ekitaldia, goizeko 11etatik aurrera, baina, joaterik ez duzuenok, lasai: eitb.eus/goazen webguneak ZUZENEAN emango du!

Han egongo dira, EiTBko arduradunez gain, “Go!azen”eko aktoreak: Iholdi Beristain, Aitana Etxeberria, Markel Gajate, Miren Arrieta, Aritz Mendiola, Ainhoa Larrañaga, Asier Burguete, Oihan Moreno… Eta ziur, kantatzen eta dantzan ikusi ahal izango ditugula!

Hala ere, bideokliparen aurrerapentxo bat ikusi ahal izan dugu dagoeneko eitb.eus-en eta telebistan. Hementxe daukazue:

 

 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *