Imanol da, momentuz, ‘Bago!az’eko jarraitzaileen faboritoa

Imanol Cabrejas

Imanol Cabrejas

Bago!az” lehiaketan faboritoaren bozketa dago martxan duela egun batzutatik. Jarraitzaileek gustukoen duten lehiakideari botoa eman diezaiokete eta bozkatzen duten guztien artean Go!azen”eko grabaziora bisitan joateko aukera zozkatuko dute. Sari ederra ezta?

Nor da zuretzat “Bago!az”en egon diren guztien artean gustukoena? Momentuz, Imanol Cabrejas bilbotarra dago lehen postuan bozketa horretan. Gogoratzen al duzue?

Saio bakarrean hartu zuen parte eta Iker Laurobaren “Berria auzoan” kanta abestu zuen Iñigo Azpitarterekin. Puntu gutxien berari eman bazioten ere, Alex Sarduik zerbait berezia ikusi ziola aitortu zuen eta penarekin agurtu zuen, saio gehiagotan entzun ahal izatea nahiago baitzuen.

Bigarren postuan, une honetan, Iholdi Beristain dago. Lehen ataletik ari da lehian Portugaleteko gaztea eta kanta pila batetan ikusi dugu. Bat aipatzeko, ikusgarria izan zen Maria Amolategirekin batera egin zuen Amy Winehouseren papera.

Boto mordoxka bat jaso badituzte ere, portzentaiari begiratuta, gutxien dituztenak Jonatan Yelamos eta Luka Azurmendi dira.

Ados al zaude orain arteko emaitzekin? Eman zure iritzia! Sartu eta bozkatu!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *


Confianza online