“Go!azen”en hurrengo denboraldiari begira jarrita gaude!

“Go!azen 4.0”,  hau da, “Go!azen”en hurrengo denboraldia prestatzen buru belarri jarrita daude Euskal Telebista eta Pausoka ekoiztetxea. Dagoeneko ari dira pertsonaiak berriak nolakoak izango diren pentsatzen, gidoiak eta bestelako testuak idazten… Grabazioa noiz eta nola hasiko den antolatzen ere hasi dira.

"Go!azen 3.0"ko aktoreak

“Go!azen 3.0″ko aktoreak

Baina oraindik badaude hainbat inkognita argitzeko. Adibidez, badakigu pertsonaia berrietako bat Bago!az” lehiaketako irabazlearentzat izango dela. Nork irabaziko duela uste duzue? Apostuak egiten hasita zaudete? Mutiletako batek? Nesketako batek?

Bestetik, beste lau pertsonaia berri egongo direla ere badakigu. “Go!azen”eko casting-ak izango dira maiatzaren 3an eta 4an eta deialdia eginda dago eitb.eus/goazen atarian. Bideoa bidaliz edo datuak soilik emanez apuntatu daiteke.

Ze gogoa daukagun telesailaren denboraldi berria ikusteko! Momentuz itxarotea eta iristen zaizkigun albiste berriei adi egotea besterik ez zaigu gelditzen.

"Bago!az"eko lehiakide guztiak

“Bago!az”eko lehiakide guztiak

Ahhh bueno! “Go!azen”en fan sutsuak bazarete, agian grabazioa ikusteko gonbidapen bat eskuratu ahal izango duzue. Zer egin behar duzuen? Bago!az”eko faboritoaren bozketan parte hartu. Esaiguzue bertatik igaro diren lehiakide guztietatik zein gustatzen zaizuen. Botoa ematen duten guztien artean “Go!azen”en grabazioan egun bat pasatzeko aukera zozketatuko dute.

Ze zortea izango duen sari hori tokatzen zaionak!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *