Lehen ‘Go!azen’ eta orain ‘Bago!az’

Go!azen 3.0 telesaila amaitu da, baina “Go!azen” izpirituak aurrera jarraitzen du. Hurrengo udan grabatuko da denboraldi berria, “Go!azen 4.0” deituko dutena, eta dagoeneko aktore berrien bila hasita daude arduradunak.

Zuriñe Hidalgo aurkezlea

Zuriñe Hidalgo aurkezlea

Horretarako egingo da “Bago!az” saio berria; laster ETBn eta eitb.eus-en ikusi ahal izango duguna. Hamahiru gazte lehiatuko dira “Go!azen”en hurrengo denboraldiko izarrak izan ahal izateko. Eta bide horretan, Euskal Herriko hainbat kantari eta aktore izango dituzte lagun. Ikusi HURRENGO BIDEOA! Hemen agertzen dira gazte horien coach edo laguntzaile lanetan arituko diren famatuak!

Ia dena prest daukagu! Ahots ederrak dituzte luxuzko laguntzaile hauek, ezta? Anjel Alkain, Maria Amolategi, Alex Sardui, Aitana Etxeberria, Ylenia Baglietto, Xabier Saldias, Karmele Larrinaga eta Iñigo Azpitarte erabat prest daude.

Eta noski, Zuriñe Hidalgo ere prest daukagu. Berak izango du gala berezi hauek gidatzeko ardura!

Adi egon! Laster jakinaraziko dira xehetasun gehiago; laguntzaileak hobeto ezagutuko ditugu, lehiakideak nortzuk diren jakinaraziko dugu… Guzti guztia eitb.eus/bagoaz/ webgunean egongo da!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *


Confianza online