Nolako festa egin behar dute hurrengoan Anek eta Norak?

A ze desastrea izan zen Noraren eta Aneren urtebetetze festa!!! Anek, berarekin ospatuz gero, munduko festa onena antolatuko zuela agindu zion Norari, baina bai zera! Jontxu eta Markel bakarrik agertu dira eta gainera haiekin egin behar izan dute dantza!

Basakabi ikasleak elkarren aurka

Basakabiko ikasleak elkarren aurka

Izan ere, beste guztiak muturtuta eta haserre dabiltza, aurrez aurre jarri eta elkarri epelak esaten. Elene eta Haizea, behintzat, bere onera etorri dira. Hala ere, zenbat iraungo ote du? Euren artean sekreturik ez dela egongo? Ea noiz eta nola esaten dion Haizeak Mikelena! Esaten badio behintzat…

Bueno, eta Nora eta Ane ere adiskidetu direla ematen du. Seigarren atalaren ondoren gurekin hitz egin dute eta dagoeneko ez daude haserre. Ikusi bideoa!

Hurrengoan beste festa bat antolatzeko prest daude behintzat! Nolakoa izan beharko luke festa horrek? Zer uste duzue ezin dela falta festa batean? Bingoa agian? 😉 😉

One thought on “Nolako festa egin behar dute hurrengoan Anek eta Norak?

  1. Maria Valladolid

    Nire ustez, zuzendiaren zigorrekin ikasiko du gogor izaera izateak ez diola ezertarako balio. Horregatik, Markelen laguna berriro izango da eta Eli beste ikuspuntuak ikustera eramango du. Horren ondoriz, Markel eta Jontxu lagunak izango dira berriz eta Markel konturatuko da bere jokabide okerraz eta barkamena eskatuko dio, berriz. Elik bere izaera aldatuko du, eta bera den bezalakoa agertuko da.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *