Haizea gaixoa! Eleneren mutil berbera gustatzen zaio
Kaixo lagunok!
Gustatu al zaizue ‘Go!azen’ nola hasi den?
Nora berritsua, Ane maniatika xamarra, Jontxu beldurtia, Markel sanotea, Urko xelebrea, Gari gaiztoa, Mikel guapoa… nolako kuadrila!
Eta Haizea eta Elene? Pufff a ze lioa sortu den bikien eta Mikelen artean! Ikusi al duzue Mikelek jarri duen aurpegia Haizea eta Elene bikiak direla konturatu denean?
Haizea gaixoak, berriz, disgusto ederra hartu du. Milioika mutil daude munduan baina bere ahizpak nahi duen mutila gustatu zaio! Eta hasiera batean ikusi dugunaren arabera, Elene da bi ahizpetan agintzen duena, beraz…
Lehen atala amaituta, bi ahizpak harrapatu ditugu kamera aurrean. Ea zer esaten diguten!
Eta zuek? Zer uste duzue? Zer egin beharko luke Mikelek?
- ‘Go!azen’en munduan sartzera zoaz!
- Ondo egin al du Mikelek Elene utzita?
Sekulako estrenua! Zer gertatuko den jakin nahi dut! Ezin da horrela geratu!
Asko gustatu zaidala ikusten da. Segi horrela! Muxus
Haizea da majagoa Elenek ematen du txulilla bat
Neri gehiago gustatzen zait Haizea. Bikotea hobeagoa egiten du Mikelekin.
Kaixo
Kamiseta bat erosi nahi nuke. Non erosi dezaket?
eskerrik asko.
Kaixo Amaia! ‘Go!azen’eko produktu guztiak Elkar dendetan edo Eroski hipermerkatu handietan aurkituko dituzu. Zorte on eta mila esker telesaila jarraitzeagatik!
Nire ustez, Mikelek konturatu beharko zuen lehenengo egunetik desberdinak direla, izan ere, kontura arte denbora dexente pasatzen da, eta normala da Elene haserretzea. Nahiz eta Haizea ulertu, ezin du Elene ala Mikel aukeratu. Azkar konpondu beharko du arazo hau, bestela, biak galduko ditu eta bakarrik geratuko da.
Nire ustez, Haizeak eta Elenek Mikel ahaztu beharko lukete eta lagunak izaten jarraitu, izan ere, betidanik oso lagunak izan dira eta mutil batek ezin du laguntasun hori hautsi.Eta Haizea eta Gari nobioak izango direlakoan nago, pertsonalitate oso antzekoak dituztelako. Haizea eta Gariren artean zerbait gertatuko dela pentsatzen duzue?
Nire ustez Markelen jarrera okertuko litzateke eta Markel eta Jontxu borrokan hasiko lirateke. Azkenik, Eli eta Jontxu maitemindu egingo lirateke , Garik eta bere kuadrillak Jontxu bere kuadrillan sartzen dute . Ni Jontxu banintz irakasleari esango nioke edo Gariri gauzak garbiak utziko nizkioke.
Nik Gariri aurre egingo nioke.
Nire ustez, Elene oso gogorra da Haizearekin, ez da konturatzen Haizeari Mikel benetan gustatzen zaiola eta maiteminduta daudela.
Esango nuke Mikelek bere bihotza esaten duena egin behar duela.
Nire ustez Haizeak Eleneri Mikel gustatzen zaiola esan behar dio, ikusten delako Mikel Haizeaz gustatzen dela, ez Elenez.
Mikelek Eleneri esan beharko lioke Haizea gustatzen zaiola, nahastu zela bikiak zirelako,baina izaeraz ez direla berdinak.
Haizea Mikeleki benetan maitasuna jarraitzen du?
Thank You