Haizea gaixoa! Eleneren mutil berbera gustatzen zaio

Kaixo lagunok!

Gustatu al zaizue ‘Go!azen’ nola hasi den?

Nora berritsua, Ane maniatika xamarra, Jontxu beldurtia, Markel sanotea, Urko xelebrea, Gari gaiztoa, Mikel guapoa… nolako kuadrila!

Eta Haizea eta Elene? Pufff a ze lioa sortu den bikien eta Mikelen artean! Ikusi al duzue Mikelek jarri duen aurpegia Haizea eta Elene bikiak direla konturatu denean?

Haizea gaixoak, berriz, disgusto ederra hartu du. Milioika mutil daude munduan baina bere ahizpak nahi duen mutila gustatu zaio! Eta hasiera batean ikusi dugunaren arabera, Elene da bi ahizpetan agintzen duena, beraz…

Lehen atala amaituta, bi ahizpak harrapatu ditugu kamera aurrean. Ea zer esaten diguten!

Eta zuek? Zer uste duzue? Zer egin beharko luke Mikelek?

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *


Confianza online