Categories: Hezkuntza

18 milioi pertsonak haurren hezkuntzaren alde sinatu dute

Hezkuntzaren aldeko 2011ko Munduko Ekintza Asteak neskatoen eta emakumeen hezkuntza nabarmendu nahi du.
ALBOAN GKEa, beste erakunde batzuekin elkarlanean, Hezkuntzaren aldeko 2011ko Munduko Ekintza Astea (HMEA2011) osatuko duten ekitaldiak antolatzen ari da.

Apirilaren 11tik 15era egingo da astea. Aste horretan, hainbat sentsibilizazio-jarduera egingo dira, urtero gure GKEarekin kolaboratzen duten ikastetxeetan.

Gainera, ALBOANek eta HMEAn parte hartuko duten erakundeek hainbat ekitaldi egingo dituzte Euskadin eta Nafarroan, “Hezkuntza ez da ipuin bat: neskatoen eta emakumeen eskubideen alde” lelopean. Zehazki, hezkuntza-komunitateari eta herritarrei eskatuko diegu haien ahotsek bat egin dezatela mundu osoko neskato eta emakumeentzat kalitatezko hezkuntza eskatzeko.

Mundu osoan milioika pertsona mobilizatuko gara agintari politikoei gogorarazteko zer zailtasun dituzten milioika neskato eta emakumek kalitatezko hezkuntza eskuratzeko, eta eskatuko diegu gogoratu eta bete dezatela 2015erako Guztiontzako Hezkuntza egia bihurtzeko baliabideak bideratzeko konpromisoa.

2010eko HMEA oso arrakastatsua izan zen, mundu osoan 18 milioi sinadura jaso baitziren Gol bat Hezkuntzaren Alde kanpainaren barruan.

2011rako…

Adi egon, HEZKUNTZA-ESKUBIDEAREN alde egiten diren ekitaldi eta ikuskizunen berri ematen jarraituko baitugu!

Informazio gehiagorako, joan Hezkuntzarako Munduko Kanpainaren webgunera.

Alboan

Recent Posts

Edukalboan "Gatazken kudeaketa positiboa"

Seihilabetekaria da, elebitan eta doan argitaratzen da. ALBOANek justiziarako espiritua duten herritarrak hezteko egin duen…

12 years ago

Murrizketek pobrezia dakarte. Jaiki!

Garapenerako kooperazioa desagertzeko larrialdian dago Espainian. 2009tik, Espainiako GLO-ko erabateko murrizketa %73ª da. Gainera, aurrekontu…

12 years ago

Janaria ez da jolasa

ALBOANek Afrika, Asia eta Latinoamerikako zenbait herrialdetan egiten du lan, landa-eremuko nekazari-komunitate pobreekin eta herri…

12 years ago

ALBOANek 2011ko memoria kaleratu du

Txostena 2011 > Emaitzek, krisia dela medio, nazioarteko lankidetzarentzat urte zailak datozela erakusten dute. ALBOANek …

12 years ago

Fe y Alegría Perú

Fe y Alegría Perú-ren asmoa zera da: kalitatezko hezkuntza herritar guztiei zabaltzea. Baloreei garrantzi handia…

12 years ago

Hezkuntzaren aldeko Munduko Kanpaina

Kalitatezko hezkuntza goiztiar baten alde “Eskubideak hasieratik. Kalitatezko hezkuntza goiztiarraren alde”, lemarekin, Hezkuntzaren Aldeko Munduko…

12 years ago