Categories: Parte hartu

Pobreziaren aurkako egunaren inguruko ekitaldiak

Urriak 17an Nazioarteko Pobreziaren aurkako eguna ospatuko da mundu osoan zehar. Hori dela eta, Donostiako Zero Pobrezia plataformak hainbat ekitaldi antolatu ditu urriaren 14tik 17ra bitartean “Kontsumoa gutxitu, aztarna txikitu” lelopean biztanlegoa kontsumoa murrizteko helburuarekin.

Urriak 14ean Donostiako ONCE aretoan (19.00) “En defensa del decrecimiento” hitzaldia izango dugu entzugai Carlos Taiboren eskutik. Hurrengo egunean, Kutxa aretoan Cineforum saioa Lucho zuzendari eta ekoizlearekin, Utopia filmea ikusteko aukera izango dugu. Urriak 16 Pobreziaren eta bazterketaren aurkako herri bazkaria eta batukada. Urriak 17, igandea, bizi martza pobreziaren aurka Boulevarderaino.

Bilbon, aldiz, hainbat tailer, jokuak, informazio-mahaiak eta manifestu bat irakurriko dute, igandean arratsaldeko 13.00ean.

Bukatzeko, Araban, 13an mahai ingurua izango dugu ESKn, 14ean zineforuma “El abuelo grillo” filmearekin Hikaateneo aretoan, hurrengo egunean Deshazkundearen inguruan hitzaldia Ecologistas en Acción erakundearen Luis Gonzalezekin (19.00 Luis de Ajuriako aretoan) eta amaitzeko urriak 16an Probintziako plazan erakusketak, tailerrak, pobreziaren aurkako tribial jokuak eta hainbat ekitaldi izango dira goizeko 11.00etatik ordubietara.

Alboan

Share
Published by
Alboan

Recent Posts

Edukalboan "Gatazken kudeaketa positiboa"

Seihilabetekaria da, elebitan eta doan argitaratzen da. ALBOANek justiziarako espiritua duten herritarrak hezteko egin duen…

12 years ago

Murrizketek pobrezia dakarte. Jaiki!

Garapenerako kooperazioa desagertzeko larrialdian dago Espainian. 2009tik, Espainiako GLO-ko erabateko murrizketa %73ª da. Gainera, aurrekontu…

12 years ago

Janaria ez da jolasa

ALBOANek Afrika, Asia eta Latinoamerikako zenbait herrialdetan egiten du lan, landa-eremuko nekazari-komunitate pobreekin eta herri…

12 years ago

ALBOANek 2011ko memoria kaleratu du

Txostena 2011 > Emaitzek, krisia dela medio, nazioarteko lankidetzarentzat urte zailak datozela erakusten dute. ALBOANek …

12 years ago

Fe y Alegría Perú

Fe y Alegría Perú-ren asmoa zera da: kalitatezko hezkuntza herritar guztiei zabaltzea. Baloreei garrantzi handia…

12 years ago

Hezkuntzaren aldeko Munduko Kanpaina

Kalitatezko hezkuntza goiztiar baten alde “Eskubideak hasieratik. Kalitatezko hezkuntza goiztiarraren alde”, lemarekin, Hezkuntzaren Aldeko Munduko…

12 years ago