Categories: Parte hartu

8 barruti 8 garapen helburu

Datorren larunbatean, hilaren 18an, Milurtekoko Garapen Helburua bete daitezela ekitaldi bat antolatu du Bilboko Lankidetzarako Udal Kontseiluak.

Nazio Batuen Erakundeak 2000garren urtean helburu batzuk zehaztu zituen, gizateriak horietarako urratsak emateko, planetako pertsona guztiok bizitzeko baldintza duinak edukitzeko. Horiexek dira Milurtekoaren Helburuak. Hamabost urteko epean munduko herrialde guztiek ahaleginak egin eta baliabideak bideratu beharko dituzte guztiontzat izango diren gizakien garapen jasangarria lortzeko. Bilbon, hortaz, nazioarteko mobilizazioekin bat egingo da 8 barrutietan,  horietako bakoitzean Milurtekoko Helburu baten alde egingo da. Bilbon egoitza edo ordezkaritza duten garapenerako gobernuz kanpoko zenbait erakundek –ALBOAN horien artean- eta Bilboko Udalak osatutako Bilboko Lankidetzarako Udal Kontseilutik dei egin die herritar guztiei kalera irteteko eta Milurtekoko Garapen Helburuak bete daitezela eskatzeko zarata egiteko.

Barruti bakoitzean egingo diren ekintzez gain, Arriaga plazan, 13:00etan elkartuko gara Milurtekoko Garapen Helburuen aldeko Adierazpena irakurtzeko. Horren ondoren,13:30tan itsasadarrean zehar joango gara itsasontziz Milurtekoko Garapen Helburuak betetzeko eskaria Bilboko ardatz nagusitik ere ibiltzeko.

Zortzi dira Milurtekoaren Helburuak. Hona hemen:

– Muturreko pobrezia eta gosea errotik desagerraraztea
– Lehen hezkuntza unibertsala erdiestea
– Generoaren arteko berdintasuna sustatzea
– Haurren heriotza-tasa murriztea
– Amen osasuna hobetzea.
– GIB/HIESari eta beste gaixotasun batzuei aurre egitea Ingurumenaren iraunkortasuna bermatzea
– Garapenerako munduko itun bat sustatzea

Alboan

Share
Published by
Alboan

Recent Posts

Edukalboan "Gatazken kudeaketa positiboa"

Seihilabetekaria da, elebitan eta doan argitaratzen da. ALBOANek justiziarako espiritua duten herritarrak hezteko egin duen…

12 years ago

Murrizketek pobrezia dakarte. Jaiki!

Garapenerako kooperazioa desagertzeko larrialdian dago Espainian. 2009tik, Espainiako GLO-ko erabateko murrizketa %73ª da. Gainera, aurrekontu…

12 years ago

Janaria ez da jolasa

ALBOANek Afrika, Asia eta Latinoamerikako zenbait herrialdetan egiten du lan, landa-eremuko nekazari-komunitate pobreekin eta herri…

12 years ago

ALBOANek 2011ko memoria kaleratu du

Txostena 2011 > Emaitzek, krisia dela medio, nazioarteko lankidetzarentzat urte zailak datozela erakusten dute. ALBOANek …

12 years ago

Fe y Alegría Perú

Fe y Alegría Perú-ren asmoa zera da: kalitatezko hezkuntza herritar guztiei zabaltzea. Baloreei garrantzi handia…

12 years ago

Hezkuntzaren aldeko Munduko Kanpaina

Kalitatezko hezkuntza goiztiar baten alde “Eskubideak hasieratik. Kalitatezko hezkuntza goiztiarraren alde”, lemarekin, Hezkuntzaren Aldeko Munduko…

12 years ago