Categories: Parte hartu

Sinadurak on-line pobreziaren aurka

Espainiako Gobernuko Presidenteari eta Europako gainerako mandatari politikoei, munduan dagoen muturreko pobreziaren aurkako borrokan, beren konpromisoak bete ditzaten exijitzea da sinadurak on-line biltzearen xedea, eta NBEko Milurtekoaren Kanpainak eta pobreziaren aurkako Espainiar Itunak burutua da.

ALBOANek,  Itun honetako kide den Espainiako GGKEn Koordinakundearen bidez hartzen du parte.

2010 urtea, benetan urte gakoa da, NBEko kide guztiek izenpetutako Milurtekoaren Garapen Helburuak betetzeko. Aurten, munduko muturreko pobrezia ezabatzeko konpromiso historikoa lortzeko izendatu zuten epe horretako azken bost urteetan sartu gara.

Jose Luis Rodriguez Zapatero eta Europako gainerako mandatariek, pobreziaren aurkako borrokan, NBEak New Yorken ospatuko duen Milurtekoaren Garapen Helburuen Gailur nagusian, jarrera komuna eta anbizio handikoa hartu behar dute, datorren irailean egingo den Batzar Orokorrean. EBk Milurtekoaren Garapen Helburuak betetzen lagundu nahi badu, hori suspertzeko plana eraman behar du New Yorkeko gailurrera, berariazko epeak ezarriz banakako nahiz talde mailako beren konpromisoak betetzeko, Garapenari, merkataritzari eta zorrari eman beharreko Laguntza Ofizialean.

Historian lehen aldiz, mila milioitik gora zenbatu da munduan goseak dauden pertsonen kopurua. Berez, gaur egungo joerak aldatzen ez badira, ez dira beteko, 2015erako izendatutako Milurtekoaren Garapen Helburuak.

Egin ezazu bat eskari honekin:

www.rebelatecontralapobreza.org / www.sinexcusas2015.org

Alboan

Recent Posts

Edukalboan "Gatazken kudeaketa positiboa"

Seihilabetekaria da, elebitan eta doan argitaratzen da. ALBOANek justiziarako espiritua duten herritarrak hezteko egin duen…

12 years ago

Murrizketek pobrezia dakarte. Jaiki!

Garapenerako kooperazioa desagertzeko larrialdian dago Espainian. 2009tik, Espainiako GLO-ko erabateko murrizketa %73ª da. Gainera, aurrekontu…

12 years ago

Janaria ez da jolasa

ALBOANek Afrika, Asia eta Latinoamerikako zenbait herrialdetan egiten du lan, landa-eremuko nekazari-komunitate pobreekin eta herri…

12 years ago

ALBOANek 2011ko memoria kaleratu du

Txostena 2011 > Emaitzek, krisia dela medio, nazioarteko lankidetzarentzat urte zailak datozela erakusten dute. ALBOANek …

12 years ago

Fe y Alegría Perú

Fe y Alegría Perú-ren asmoa zera da: kalitatezko hezkuntza herritar guztiei zabaltzea. Baloreei garrantzi handia…

12 years ago

Hezkuntzaren aldeko Munduko Kanpaina

Kalitatezko hezkuntza goiztiar baten alde “Eskubideak hasieratik. Kalitatezko hezkuntza goiztiarraren alde”, lemarekin, Hezkuntzaren Aldeko Munduko…

12 years ago