Tag Archives: Mintxo

ELKARRIZKETA: Mintxo

 

mintxoMintxo Cemillan (Madrid, 1961)

http://www.bassarai.com/pages/mintxo.html

Hainbat arlotan ibilitakoa: pinturan, ilustrazioan, marrazkilaritzan, dekorazioan, eszenografian… Periodiko askotan ikusi ditugu bere marrazkiak eta karikaturak: “Norte Express”, “La Gaceta del Norte”, “Correo”, “Deia”, “Egin”, “El Periódico de Álava”… Kolaboratu du era berean “Panta Rhei” eta “Bekereke” antzerki taldeekin. Koaderno zale amorratua, azken aldian  zirriborro moduko lan horiek ari da argitaratzen: “El sueño del dibujante”, “Poemas del caminante” eta “A travesura”.

 

Esaten duten bezain bihurria al zara? Derrigorrezkoa al da karikaturak egiteko?

 

Transgresioak eta bihurrikeriak bide berriak garatzen lagundu ditzakete zenbait eginkizunetan. Sorkuntzan berezkoa dela esango nuke. Ariketa batek ez bazaitu betetzen, hura garatzea ere ez zaizu dibertigarria egingo.

“Erretratu subjetiboa” den einean karikaturan ezinbestekoa da jarrera bihurria, baldin eta edozein aurpegiren adierazgarritasuna zein freskotasuna islatu nahi badugu. Hortaz, lan “serioa” gerta liteke, betiere umorearekin  ondo uztartuz.

Alabaina, oinarrizko jarrera hau gaizki ulertu dezakete zenbaitek, karikatura posizio pribilegiatu batetik besteen lepotik barre egitea dela pentsatuz. Mezu hezitzailea zabaldu behar da, beraz, karikaturak barregarriak baino gehiago dotoreak, pertsona bakoitzaren ezaugarriak jasotzen dituzten marrazki ederrak izan behar direla; pertsona horren nortasunak pixkanaka aurpegian landutako itxura paregabea eta berezia islatuko dutenak.

Zorionez denok diferenteak garelako. 

 

Entzunda daukat “Karikaton” tramunkulua asmatu zenuela orain dela urte batzuk Gasteizen.

 

Ikuuspegi ludiko horrek errealitatetik egoera surrealista eta irrigarriak berreskuratzen laguntzen du. Makinen munduak gizakia inguratu eta egunerokotasunean nola dagoen itsatsita, esaterako.

Egunerokotasun horri buelta eman eta, adibidez, “fotomaton” baten barruan motorra egon beharrean pertsona bat sartzen badugu. Eragindako ziurgabetasunak eta uztekabeak egiten dute are magikoagoa eta erakargarriagoa une hori. Gainera emaitza eskuz egindako marrazkia da eta ez ohiko argazkia. Prozesua antzekoa: bi pertsona  aurrez aurre, elkarri begira, bata marrazten bestea posatzen. Jokoan parte hartu nahiak, beste egoera baten ez bezala. jendea bultzatzen du karikatura eskatzera. “Japones txikiaren printzipioan” dago oinarrituta “Karikatoia”; mundu guztiak ezinezkoa dela pentsatzen duen gauza bat egitea, alegia. Ipotx batek tabako makina  barruan paketeak banatzea, “Tragaperras”etik hitz egiten dizuna, edota “fotomaton” itxura daukan altzairu batetik eta ispiluaren bitartez norbaitek marrazten zaituenean, aurretik makinan eseri eta argibideak jarraitu baditugu, noski. 

 

Nondik datorkizu poesiarekin daukazun lotura hori? Karikaturak ere poetikoak izan behar dira?

 

Poesiarekin harremana badaukat zentzu orokorrean dela iruditzen zait. Inguruarekiko dudan jarrerarekin zerikusia daukana, bizitzarekiko ikuspegi lasaia, besteareriko errespetua. Munduan eta denboraren igarotzean ñabardura hunkigarriak antzematea. Orduan poesia gizatasunaren ezaugarrien artean kokatzen denean, agertu daiteke edozein ariketan, aktiboa edo pasiboa (pertzeptiboa soilik). Bide horretan subjetibotasuentik egoera sublime batera pasa gaitezke. Sentsazio eremu horietan jende zentzuduna biltzen dela ikusi dut. Marrazkia poema bihurtu daiteke eta modu horretan hobeto saltzea.

 

Dena den, ilustradore moduan aritutako lanetaz ari zarela uste dut, hainbat dira-eta ilustratu ditudan poesia liburuak. Kepa Murua bezalako egileen poesiak sarri irudikatu baititut. Poesia literarioa oso iradokitzailea izan daiteke irudietan,

 

Zuzenean egin izan dituzu karikaturak, musiko baten laguntzaz zenbaitetan, oker ez banago. Nolakoa da batbatekotasun hori?

 

Ariketa egokia da begia, eskua eta, nola ez, konzentraziorako. Karikatura saio mordoa egin izan dut era honetan; zuzenean alegia. Orain dela 30 urte kale marrazkilari modura pasatzen nuenean uda; “Karikatoiaren” garaian; ospakizun, kongreso edo bileretarako enkarguak egiten ditudanean, … Hauexek dira karikaturak egiteko ditudan bi bertsio: tradizionala, papera eta boligrafoarekin, eta sofistikatuagoa, proiektorea ordenagailura konektatuz, batzuetan zuzenan jotzen duen musika talde batekin, “MusiKture” deitzen dudan ikuskizuna osatuz, karikatuak eta musika zuzenan uztartzen dituena.

Inoiz saiatu naiz kalkulatzen zenbat aurpegi karikaturizatu ditudan, eta zehazki jakitea ezinezkoa bada ere, baliteke 10.000 inguru izatea. Aipatu ditudan zuzeneko saio horietan bakarrik, hiru ordutan  berrogeitamarretik gora egitera ere iriisi naiz. Autohipnosis moduko baten murgiltzen zara non denboraren perzepzioa galtzen den, eta errealitatea aurrean dudan aurpegi bakoitzak dauzkan desberdintasun automatikoetan konzentratzen den.

Arriskua agerian da. Aurpegi guztiak ez dira expresiboak, mundu  guztiak ez du berdin posatzen, eskua eta burua ez daude beti nahikoa inspiratuta. Halere, arriskuak, begia-burua-eskua triangelu horretan, ez digu kemena eta zihurtasuna ahuldu behar. Eta aurpegi bakoitza diferentea bada, karikatura ere aritze baten ondoren azalaratzen da; zeren, lehen komentatu dudan moduan, zenbat eta gehiago aritu hobeto -gauza guztiak bezala-.

 

Nor da zure ustez karikaturetan maisua?

 

Romanikoan eskultoreek jada karikaturak egiten zituzten, konszienteki gainera. Deformatzen artistak ziren El Bosco, El Greco, Archimboldo edo beste asko bezala, XVIII. mendeko prentsan aritutako William Hogart da ospetsua. XIX. mendean Daumier frantsesa, Daumier bera, eta izena gogoratzen ez ditudan beste hainbat ere. Eta XIX. mendetik hona prozesua jarraituz gero, Bruguera editorialetik hasita gaur egungo prentsan aritzen diren egileerarte; hala nola, Ortuño, Vizcarra, Loredano, Sciammarella, eta beste zentzu batean, errealitate sozio-politikoaren arakatzaile bikaina den El Roto. Egia esan, nik miresten ditudan pintore eta marrzkilariak aipatu ditut, maisutzat jotzen dudan karikaturagile bat zehaztera ez bainaiz ausartzen. Autodidakta konsideratzen naiz ni, handik eta hemendik hartutako gauzekin ikasi dut, karikaturak egiten ikasi dut karikaturagile lana, ekinez konturatu naiz metodo bat jarraitzen dudala, edo zirkuito bisuala non pertsonaiaren bitxikeriak eskaneatzen ditudan.

 

 

VS oscarJ.-OYARZABALpeque-211x300IBARRETXEbien-232x300

a-Ramon Jaureguia-MARTIN FIZa-Almudena Cid

gilbert varga copiaKARPOV copia