Tag Archives: zuberotarra

Zer dinozu… Berba egin edo hitz egin? Euskara eta euskalkiak!

Erran edo esan erabiltzen duzu? Eta… Fan biot edo joan behar det? Zabala eta aberatsa da euskalkien mundua. Gaurkoan, Euskal Herriko txoko ezberdinetatik bidaia egingo dugu bertako euskara eta euskalkiak gertutik ezagutzeko! 🙂 Nola hitz egiten da zure herrian? Sekula izan al duzu zailtasunik beste eskualde bateko lagunak ulertzen?

Euskalkien sailkapena eta ezaugarriak….

Euskalkiak

Euskalkiak

Lapurtera eta Behenafarrera: hizkerak bereizi egin diren arren, haien arteko aldea txikia da egun eta multzo berean sartu ohi dira.

Zuberoera: Bi ezaugarri nagusi ditu xiberutarrak: batetik, gainerako euskalkien aldean oso berezia dela; bestetik, batasun eta berdintasun handia daukala eremu osoan.

Gipuzkera: bertan oinarritu delako, gehienbat, euskara batua.

Bizkaiera: Euskal Herriko mendebalean hitz egiten dena da, Bizkaian ez ezik, baita Araban eta Gipuzkoa mendebalean ere.

Nafarrera: Eremuz lur handia hartzen du euskalki handiz. Bere barnean daude Nafarroako hizkerarik gehienak, bazter batetik bestera alde nabaria dagoen arren.

Orri honetan Euskal Herriko euskalki nagusiak ezagutzeko eta entzuteko aukera duzue. Txoko desberdinetako hiztunak dira, denek esaldi berdina esaten duten baina bakoitzak bere euskalkian.

GUK EUSKARAZ HITZ EGITEN DUGU!

GIPUZKERA: guk euskaraz hitzeiten deu (Beasain)

Guk euskeraz itedeu!! (Zarautz, Ana Altuna Riaño)

LAPURTERA: gu eskuaraz mintzatzen ga (Senpere)

BEHE-NAFARRERA: Gu eskuaraz ai gitxu (Jutsi)

ZUBEROERA: Gük (e)uska(ra)z hitz egiten dügü (Altzai)

BIZKAIERA: Guk euskeraz eitxen dou berba (Lekeitio)

Guk euskeraz eittejuau (Mallabia, Ibon Zubiate)

Guk euskeraz itten du berba! (Oñati, Ainhoa Aiastui)

NAFARRERA: Gu (e)uskeraz mintzatzen gara (Irazoitz)

ARABA: Guk euskaraz itten dau (Aramaio)

Ahotsak.com atarian Euskal Herriko hizkeraren eta ahozko ondarearen inguruko hainbat kontu topatuko dituzue. Eta bitartean segi zuen euskalkiekin euskeraz hitzeiten, berbaiten, mintzatzen… eta BIZI POZIK! 🙂