Tag Archives: Xuxen euskara zuzentzailea

Abian da Xuxen zuzentzaile ortografiko eta gramatikal berria

Xuxen 5 zuzentzaile ortografiko eta gramatikal berria aurkeztu dute. Hogei urteko ibilbidea du euskarazko lehen zuzentzaile ortografikoak. Urteen poderioz, bertsio berriak aurkeztu dituzte, eta, ortografia-akatsak antzemateaz gain, proposamen gramatikalak egiten ere ikasi du Xuxenek.

Xuxen 5 zuzentzaile ortografikoa

Xuxen 5 zuzentzaile ortografikoa

Dena den, badakigu teknologiak aurrera azkar egiten duela. Halaber, euskararen inguruko arauak ere berrituz joan dira. Hortaz, Xuxen ere ez da atzean geratu, eta egokitzen joan da. Orain, Ixa Taldeak eta Elhuyarrek Xuxen 5 jarri dute sarean, doan deskargatzeko aukerarekin (xuxen.eus/bertsioak). Datu-basea eguneratzeaz gain, arau gramatikalak ere egokitu dituzte.

Prozedura betikoa da: hau da, Xuxen 5-ek, idazten ari garen heinean, gorriz azpimarratzen ditu akats ortografikoak. Ondoren, egindako hanka-sartzeak nola zuzendu proposatzen digu. Horrez gain, berdez edo urdinez azpimarratzen ditu hitzak, zuzenak izan arren Euskaltzaindiak beste forma bat hobesten duen kasuetan.

Azkenik, zenbait akats gramatikal ere berdez edo urdinez azpimarratu eta zuzentzeko proposamena egiten du. Microsoft Office berrienetan erabiltzeko prest dago Xuxen 5. Beraz, gure ordenagailura deskargatzen badugu, aipatutako hizkuntza-zuzenketa eta -proposamen guztiak balia ditzakegu Word-en testu bat idazten ari garenean.

Ez ahaztu sistema hauetan guztietan txertatzeko pluginak berritu ditugu, zuzenketa ortografiko eguneratuak egin ditzaten:

– Openoffice/Libreoffice
– Web-nabigatzaileak (Firefox, Chrome eta Internet Explorer)
– InDesign CS6 MAC

Xuxen 5 zure ordenagailura deskargatu nahi baduzu, hemen aurkituko dituzu zuzentzailearen bertsio guztiak: xuxen.eus/bertsioak.